Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18)

Workshops

When
2018/06/14 - 2018/06/15
Place
Donostia-San Sebastián
Organizers
Amaia Arregi, Idoia Mugika, Uxune Martinez eta Jon M. Matxain
Add to calendar
iCal
Subscribe to Newsletter
Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18)

Kultura zientifikoa gizartean bultzatzea beharrezkoa da gizarte askeago bat eraiki eta etorkizuneko erronka eta erabakiei arduraz erantzuteko gai izango den gizadia eratzeko. Horretarako, zientzia zabalkundea derrigorrezkoa da. Zientziaren dibulgazioan gero eta ekimen eta proiektu gehiago aurkezten dira urtero, Espainia mailan gorakada nabarmena bizitzen ari delarik Naukas bezalako masa fenomenoen eskutik, ehunka eta batzuetan milaka pertsona biltzen diren ekitaldietan.

Euskal Herrian ere, zientziaren komunikazioan eta dibulgazioan euskaraz diharduen komunitatea zabala da eta antolatzen dira ekitaldi handiak ere. Tamalez, gure artean oraindik koordinazioa eta elkarlana ez da behar adinekoa. Bilera zientifiko honen bidez, orain arte izan ez dugun testuingurua eskaini nahi diogu komunitateari esperientziak eta proiektuak partekatu eta zientzia zabalkundearen erronkak aztertzeko. Hartu eman hori gurea bezalako komunitate batentzat beharrezkoa dela uste dugulako. Honela, ondoko helburu nagusiak bilatzen ditu ekimen honek: 

    • Euskal Herrian zientziaren zabalkundean egiten diren ekimenen mapa orokorra osatzea. Mapa hau erreala zein birtuala izango delarik, interneten egiten diren ekimenak ere barne hartuz. 
 
    • Zientzia zabalkuntzan parte hartzen duten eragileen foro bat gauzatzea. Horretarako, zientzia-komunikazioaren profesionalak, irakasleak, ikerlariak, kazetariak, adituak eta talde zein pertsona afinizionatuak biltzea espero dugu.
 
    • Euskaraz egiten den zientzia zabalkuntzan parte hartzen duten eragileen saretzea eta elkarlana bultzatzea. Horrela, zientzia zabalkundean diharduten pertsona eta erakunde euskaldunen komunitatea sendotu nahi da.
 
  • Zientzia zabalkuntzan eraginkorrago izateko hausnarketa. Arreta berezia Hezkuntzari jarriko zaio, hezkuntzako eragileekin elkarlana bilatuko delarik.

Informazio gehiago: http://eezz18.dipc.org/ web orrian.