Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean, dibulgazio-hitzaldien ziklo bateko protagonistak Gipuzkoan

2026 Mai 21

Gertakari honen atarian, Silvia Bonoli astrofisikariak (Ikerbasque, DIPC) eta Mikel Falxa astrofisikariak (DIPC) bi hitzaldi emango dituzte, eklipseei esker egin ahal izan diren aurkikuntzarik harrigarrienak errepasatzeko

Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean, dibulgazio-hitzaldien ziklo bateko protagonistak Gipuzkoan

Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean hitzaldi-zikloa antolatu dute, eguzki-eklipseei eta horiek zientziaren aurrerabidean duten funtsezko eginkizunari eskainia. Berrikuntza gisa, eta Kutxa Fundazioak zientzia-dibulgazioa lurralde osora hurbiltzeko egindako apustu estrategikoaren ildotik, programa bi hitzordurekin iritsi da Gipuzkoara, bata Irunen eta bestea Bergaran, Oiasso Museoarekin eta Laboratorium Museoarekin lankidetzan.

Datorren abuztuaren 12an, Iberiar Penintsulako zenbait tokitatik Eguzki-eklipse osoa, fenomeno natural ikusgarri eta zirraragarrienetako bat, ikusi ahal izango da. Minutu batzuetan, inguruko argia, tenperatura eta soinuak erabat eraldatzen dira, zentzumen guztientzako esperientzia paregabea eskainiz.

Bere edertasunetik haratago, Eguzki-eklipse osoak funtsezkoak izan dira ezagutza zientifikoaren aurrerapenerako. Gertakari horren atarian, Silvia Bonoli astrofisikariak (Ikerbasque, DIPC) eta Mikel Falxa astrofisikariak (DIPC) bi hitzaldi emango dituzte eklipseei esker posible izan diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk errepasatzeko, gure planetatik galaxiako bazter urrunenetara eramango gaituen bidaia batean.

Jarduera hau Jakinaldia. 2026ko eklipsearen jaia ekimeneko programaren parte da, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sustatua da.

Hitzaldi-programa

Ekainak 4
Hizkuntza: gaztelania
Izenburua: Eclipses y descubrimientos: a la sombra del Sol
Hizlaria: Silvia Bonoli (Ikerbasque, DIPC)
Lekua: Oiasso Museoa (Irun)
Ordua: 18:30. Sarrera librea.
Erakunde laguntzailea: Oiasso Museoa

Ekainak 11
Hizkuntza: euskara
Izenburua: Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean
Hizlaria: Mikel Falxa (DIPC)
Lekua: Seminarixoa (Bergara)
Ordua: 18:30. Sarrera librea erreserbarekin.
Erakunde laguntzailea: Laboratorium Museoa

Hizlariei buruz

Silvia_blanco_negro.jpgSilvia Bonoli astrofisikaria eta Ikerbasque ikertzailea da DIPCen 2018tik. Bere lan zientifikoa zulo beltz supermasiboen azterketan oinarritzen da, bere sorreratik hasi eta bertan dauden galaxietan duten eragineraino. Boloniako Unibertsitatean, Torontoko Unibertsitatean eta Municheko Astrofisikako Max Planck Institutuan hezia, nazioarteko erreferentziazko zentroetan garatu du bere ikerketa-ibilbidea. Dibulgazioarekin konprometitua, aktiboki parte hartzen du zientzia gizartera hurbiltzeko ekimenetan.

 

Mikel_Falxa.jpegMikel Falxa astrofisikaria da, eta doktoratu ondoko ikertzaile gisa sartu berria da DIPCen. Zulo beltz supermasiboen sistema bitarrek igorritako grabitazio-uhinetan oinarritzen da bere ikerketa. Baigorrikoa (Ipar Euskal Herria) da, Parisko Behatokian ikasi zuen eta Parisko Astroparticule et Cosmologie laborategian lortu zuen doktoretza. Geroztik, doktoratu ondoko egonaldiak egin izan ditu Frantzian eta Italian.