Surfa eta zientzia

Donostiak ezaugarri dituen gaiak eta tokiak zientziaren ikuspegitik aztertuko dira, Donostia, Zientzia Hiria programaren bidez. Donostia Kulturaren programa berri bat da, eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren babesa du.
2022an egin zen lehenengo edizioa, Okendo Kultur Etxean eta hiriko zenbait tokitan, eta surfaren eta zientziaren arteko harremana izan zuen ardatz nagusi. Hirian eta ingurunean oso sustraituta dagoelako hautatu da kirol ezagun hau, eta surfean gertatzen diren prozesu interesgarri batzuk zenbait diziplina zientifikoren argitan azter daitezkeelako.
Urtarriletik apirilera bitartean gauzatu zen programa, hileroko topaketen bidez. Topaketa horietan, zientziako eta surfeko pertsona ezagunek askotariko ikuspegietatik heldu zioten gaiari; besteak beste, fisikaren, meteorologiaren, osasunaren, kirolaren eta ingeniaritzaren ikuspegitik. Batez ere euskaraz eman ziren hitzaldiak, eta publiko guztientzako egokiak izan ziren.
Horretaz gain, NorArte Studio-k Euskampusekin elkarlanean egindako zenbait totem txandakatu ziren hiriko zenbait tokitan. Totem horiek infografia erakargarriak zituzten, eta olatuen atzean zientzia dagoela eta surf-oholak teknologiak mugiarazten dituela erakutsi nahi izan zioten publikoari. Bestalde, dibulgaziozko artikuluak argitaratu ziren Kultura Zientifikoko Katedraren bitarteko digitaletan (Cuaderno de Cultura Científica eta Zientzia Kaiera), infografien bidez helarazitako informazioa zabaltzeko.
Donostia Kulturaren ekimen berri hau Ernest Lluch Kultur Etxearen eta DIPCren arteko elkarlanari batzen zaio, baita duela gutxi Elhuyarrekin abiarazitakoari ere. Lehenak, Zientziaren bide berriak izenpean, zenbait arlotako azken aurrerapen zientifikoei heltzen die; aldiz, bigarrenak, Emakume zientzialarien argitan, emakume zientzialarien lana ezagutarazten du. Donostia, Zientzia Hiria ekimenak indartu egiten du hiriak zientzia eta eta haren protagonistak ezagutaraztearen alde egindako apustua.
“Surfa eta zientzia” hitzaldi-programa Okendo Kultur Etxean 2022an:
2022/01/26
Historia de una ola
Maia García Vergniory (DIPC, Ikerbasque) eta Kepa Acero (surflaria)
2022/02/23
Fisiología y salud
Julen Ucin Gurrutxaga (medikua, UPV/EHU & Euskaltel-Euskadi ProCycling Team) eta Aitor Santiesteban Leguina (Jarduera Fisikoetan doktorea, Deusto, Basque Team)
2022/03/23
Tras la ola perfecta y fabricación de tablas
Onintze Salazar (Euskalmet) eta Adur Letamendia (Pukas Surf)
Kontsultatu infografia osoa eta erronkako galderak:
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- top@DIPC topaketak - Zientziarekin solasean!
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Emakumeak Zientzian
- On Zientzia
- ZientziaKutxa
- Harrotasuna Zientzian
- Proiekzioak Belodromoan
- Eskola-umeen bisitak
- Mestizajes
- Surfa eta zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Jot Down Ciencia
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Bizitza Zientifikoak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK