DIPCk eta Hego Koreako Sejong Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

2026 Apir 24

Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta Sejong Unibertsitatearen arteko hitzarmen horrek esparru estrategiko bat ezarri du fisikaren, material berrien eta teknologia kuantikoen arloetako proiektu berritzaileak sustatzeko eta batera ikertzeko aukera berriak sortzeko

DIPCk eta Hego Koreako Sejong Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Hego Koreako Sejong Unibertsitateak Elkar Ulertzeko Memorandum bat (MoU) sinatu dute, materialen eta teknologia kuantikoen arloan duten lankidetza sendotzeko eta handitzeko.

2024an hasitako lankidetza formalizatzen du hitzarmenak, eta bi erakundeetarako ikerketa-aukera berriak elkarrekin garatzeko esparrua ezartzen du. Hitzarmenak aukera emango du fisikan eta gertuko diziplinetan sortzen ari diren arloetako proiektuak sustatzeko eta interes zientifiko komunei jarraikiz lan-ildo berriak esploratzeko. Sejong Unibertsitateak fisikako, materialen zientzietako eta teknologietako  erreferentziazko institutuak ditu Hego Korean.

Gainera, lankidetza-hitzarmenak laborategi bateratuak ezartzeko aukera irekitzen du, lankidetza zientifikoa sendotzeko eta finkatzeko tresna estrategiko gisa. Zer lankidetza-eremu espezifiko sendotuko diren bi erakundeek adostutako hitzarmen gehigarrien bidez zehaztuko da.

Urrats horrekin, bi erakundeek teknologia kuantikoen ikerkuntzan aurrera egiteko konpromisoa berretsi dute, etorkizuneko garapen zientifiko eta teknologikorako funtsezko eremua baita.