Superkonputazio-zentroa
Azken belaunaldiko kalkulu ekipamendu ahalmentsuari esker, DIPC-ko Superkonputazio-Zentroa (SCC) bere eremuan, erreferentziazko instalazio zientifikoa da Euskadin eta euskal erakundeen apustu estrategikoa bilakatu da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila buruan duela

Superkonputazio-Zentroak tresna zientifiko gisa balio du naturak egiten dizkigun galderarik konplexuenei erantzuteko, handienetik txikienera, konplexuenetik sinpleenera.
Honako gai hauetan diharduten ikerlariek erabiltzen dute gure zerbitzua:
ATLAS
13.400 core
85 TeraByte RAM
+ 400 erabiltzaile
- Materialen propietate berrien aurkikuntza
- Unibertsoaren, galaxien eta zulo beltzen formakuntzaren simulazioa
- Burmuinaren funtzionamenduaren azterketa
- Nanoegituren eta molekula-egituren kalkulua
- Adimen artifiziala
- Konputazio kuantikoa
- Oinarrizko partikulen, esaterako neutrinoen, azterketa
ATLAS da DIPC-ko Superkonputazio-zentroko superordenagailurik ahaltsuena.
Zentroko konputazio-baliabideak Euskadiko ikerketa komunitate osoaren zerbitzura daude, egunero 24 orduz, urtean 365 egunez. Gure HPC sistemak erabiltzeko aukeraz gain, Superkonputazio-zentroak zientzia aplikazioen kudeaketa, IT zerbitzuak, datuen biltegiratzea eta webguneen hosting-a eskaintzen ditu.