Ikerketa lerroak
Zentroko barne-kulturaren giltzarrietako bat ikertzaileen jabekuntza da. Gure zientzialariek askatasun osoa dute beren aukerako proiektu espezifikoak proposatu, sustatu eta garatzeko, eta, horrela, DIPC beraren ikerketa-interesen dinamismoa eta bilakaera bultzatzen da.
Hala eta guztiz ere, gure ikerketa-jarduera lau gai-arlotan egituratu daiteke: QUANTUM, NANO, LIFE eta COSMOS; DIPCko ikertzaileek gaur egun lantzen dituzten gaiak eta arloen adierazgarri direnak.
QUANTUM
Eremu honetan sartzen da efektu kuantikoek propietate elektronikoak, optikoak eta magnetikoak zehazten dituzten sistemei buruzko ikerketa-jarduera. Besteak beste, sistema kuantikoak, informazio kuantikoa, material topologikoak, tentsore-sareak, kimika kuantiko teorikoa eta konputazionala, attosegundoaren fisika eta kitzikapenak eta dinamika elektronikoak lantzen dira.
NANO
Arlo honetan sartzen da nanoeskalako sistemei buruzko ikerketa-jarduera, propietate berriak sortu eta diziplina arteko ikuspegiak behar dituztenentzat. Besteak beste, sistema automihiztatuen eta dimentsionaltasun txikiko sistemen karakterizazio esperimentalean, nanofotonikan eta nanooptikan, nanosistemen fotoaktibazioan, nanoeskalako garraio elektronikoaren teorian eta polimero nanokonfinatuetan lan egiten da.
LIFE
Zentroko gai-eremu gazteena da, eta biofisikarekin eta biokimikarekin zerikusia duten hainbat gaitako ikerketa-jarduera biltzen du, hala nola ingurune biologikoetako fotokatalisia, proteinen tolestura edo sentsore birikoak. Neurofisikan ere, neurozientziaren eta nanozientziaren elkargunean azaleratzen ari den eremuan, gero eta ikerketa-jarduera handiagoa dago.
COSMOS
Arlo honetan, Unibertsoaren jatorriari, osaerari, egiturari eta bilakaerari lotutako funtsezko arazoei buruzko ikerketa-jarduera sartzen da. Partikulen fisika esperimentalaren bitartez materia-antimateriaren asimetria ikertzen da, eta neutrinoen fisika, kosmologia konputazionala, galaxien bilakaera, lente grabitazionalak eta energia eta materia ilunen izaera.
Gaur egun, hauek dira gure jardueraren erreferentzia-esparrutzat hartzen diren ikerketa lerro nagusiak. Nahiz eta, ikerketa-jarduera ez den horietara mugatzen.
DIPCren lan-filosofiaren baitan, zentroan diziplina arteko ikerketen garapena sustatzen eta bultzatzen da. Garapen fase ezberdinetan dauden zeharkako hainbat proiektu ere badaude, eta haietan diziplina askotariko ikertzaileek eta espezialistek hartzen duten parte.
Quantum
Sistema eta Teknologia Kuantikoak
Sistema kuantikoen azterketa informazioaren prozesamenduaren ikuspegitik
GehiagoAttosegundu Fisika eta Elektroi-dinamika
Eszitazio elektronikoen eta denboran ebatzitako espektroskopien modelizazio teorikoa, atomoetan, molekuletan eta solidoetan
GehiagoKimika Konputazionala eta Teorikoa
Interes biologikoko molekulen, agregatuen edo sistema molekularren propietate elektronikoak aztertzeko lehen-printzipio metodoak
GehiagoLife
Material Aurreratuak
Material funtzional aurreratuen deskribapen teorikoa eta identifikazioa, metodologia berriak garatuz eta aplikatuz
GehiagoInterfazeak eta Dimentsio Baxuko Sistemak
Gainazalen, interfazeen eta dimentsio baxuko sistemen azterketa esperimentala, fotoemisioko espektroskopia eta ekortze-mikroskopio bidez
GehiagoBiofisika eta Biokimika
Sistema eta problema biologikoak aztertzeko metodo fisiko eta kimikoak
GehiagoNano
Egitura Elektronikoa, Garraio Elektronikoa eta Gainazal-dinamika
Materia kondentsatuko sistemen propietate elektronikoen, egiturazkoen, magnetikoen eta garraiokoen azterketa, batez ere lehen printzipioetako metodoak erabiliz
GehiagoNanooptika, Nanofotonika eta Nano-plasmonika
Eskala nanometrikoan argiaren eta materiaren arteko elkarrekintzaren azterketa teorikoa eta material nanoegituratu aurreratuen erantzun optikoa
GehiagoFotokimika
Propietate fotoinduzitu eta plasmonikoak dituzten material molekular eta koloidalen sintesia, diseinua eta garapena
GehiagoPolimeroak eta Materia Biguna
Oinarri polimerikoko materialen egitura-propietateen eta propietate dinamikoen deskribapen esperimentala eta teorikoa
GehiagoCosmos
Partikulen Fisika Esperimentala
Neutrinoen fisikari buruzko jarduera esperimentala eta horrekin lotutako teknologia berrien garapena
GehiagoAstrofisika
Galaxien eta haien osagaien eraketa ulertuz, kumulu globularretatik zulo beltz supermasiboetara
Gehiago