Ikerketa lerroak

DIPC fisikan eta antzeko diziplinetan abangoardiako ikerketa egitera bideratua dago. DIPCko komunitate zientifikoak materia kondentsatuaren fisikan, materialen zientzian, nanozientzia, kimikan, kosmologian eta partikulen fisikan lan egiten du, besteak beste. DIPCren jarduera zientifikoan kimikako eta biozientzietako ikerketa ere sartzen da. Gure ikerketa-gaiak etengabe ari dira aldatzen, betiere ezagutzaren muga berriak bilatzen.

Zentroko barne-kulturaren giltzarrietako bat ikertzaileen jabekuntza da. Gure zientzialariek askatasun osoa dute beren aukerako proiektu espezifikoak proposatu, sustatu eta garatzeko, eta, horrela, DIPC beraren ikerketa-interesen dinamismoa eta bilakaera bultzatzen da.

Hala eta guztiz ere, gure ikerketa-jarduera lau gai-arlotan egituratu daiteke: QUANTUM, NANO, LIFE eta COSMOS; DIPCko ikertzaileek gaur egun lantzen dituzten gaiak eta arloen adierazgarri direnak.

quantum.svgQUANTUM

Eremu honetan sartzen da efektu kuantikoek propietate elektronikoak, optikoak eta magnetikoak zehazten dituzten sistemei buruzko ikerketa-jarduera. Besteak beste, sistema kuantikoak, informazio kuantikoa, material topologikoak, tentsore-sareak, kimika kuantiko teorikoa eta konputazionala, attosegundoaren fisika eta kitzikapenak eta dinamika elektronikoak lantzen dira.

Ikerketa lerroak xehetasun +

nano.svgNANO

Arlo honetan sartzen da nanoeskalako sistemei buruzko ikerketa-jarduera, propietate berriak sortu eta diziplina arteko ikuspegiak behar dituztenentzat. Besteak beste, sistema automihiztatuen eta dimentsionaltasun txikiko sistemen karakterizazio esperimentalean, nanofotonikan eta nanooptikan, nanosistemen fotoaktibazioan, nanoeskalako garraio elektronikoaren teorian eta polimero nanokonfinatuetan lan egiten da.

Ikerketa lerroak xehetasun +

life.svgLIFE

Zentroko gai-eremu gazteena da, eta biofisikarekin eta biokimikarekin zerikusia duten hainbat gaitako ikerketa-jarduera biltzen du, hala nola ingurune biologikoetako fotokatalisia, proteinen tolestura edo sentsore birikoak. Neurofisikan ere, neurozientziaren eta nanozientziaren elkargunean azaleratzen ari den eremuan, gero eta ikerketa-jarduera handiagoa dago.

Ikerketa lerroak xehetasun +

astro.svgCOSMOS

Arlo honetan, Unibertsoaren jatorriari, osaerari, egiturari eta bilakaerari lotutako funtsezko arazoei buruzko ikerketa-jarduera sartzen da. Partikulen fisika esperimentalaren bitartez materia-antimateriaren asimetria ikertzen da, eta neutrinoen fisika, kosmologia konputazionala, galaxien bilakaera, lente grabitazionalak eta energia eta materia ilunen izaera.

Ikerketa lerroak xehetasun +

Gaur egun, hauek dira gure jardueraren erreferentzia-esparrutzat hartzen diren ikerketa lerro nagusiak. Nahiz eta, ikerketa-jarduera ez den horietara mugatzen.

DIPCren lan-filosofiaren baitan, zentroan diziplina arteko ikerketen garapena sustatzen eta bultzatzen da. Garapen fase ezberdinetan dauden zeharkako hainbat proiektu ere badaude, eta haietan diziplina askotariko ikertzaileek eta espezialistek hartzen duten parte.

Sistema eta Teknologia Kuantikoak

Sistema eta Teknologia Kuantikoak

Sistema kuantikoen azterketa informazioaren prozesamenduaren ikuspegitik

Gehiago
Attosegundu Fisika eta Elektroi-dinamika

Attosegundu Fisika eta Elektroi-dinamika

Eszitazio elektronikoen eta denboran ebatzitako espektroskopien modelizazio teorikoa, atomoetan, molekuletan eta solidoetan

Gehiago
Kimika Konputazionala eta Teorikoa

Kimika Konputazionala eta Teorikoa

Interes biologikoko molekulen, agregatuen edo sistema molekularren propietate elektronikoak aztertzeko lehen-printzipio metodoak

Gehiago
Material Aurreratuak

Material Aurreratuak

Material funtzional aurreratuen deskribapen teorikoa eta identifikazioa, metodologia berriak garatuz eta aplikatuz

Gehiago
Interfazeak eta Dimentsio Baxuko Sistemak

Interfazeak eta Dimentsio Baxuko Sistemak

Gainazalen, interfazeen eta dimentsio baxuko sistemen azterketa esperimentala, fotoemisioko espektroskopia eta ekortze-mikroskopio bidez

Gehiago
Nanoneuro

Nanoneuro

Nanozientzia eta neurozientzia konbinatzen dituen diziplina anitzeko ikerketa-lerroa

Gehiago
Biofisika eta Biokimika

Biofisika eta Biokimika

Sistema eta problema biologikoak aztertzeko metodo fisiko eta kimikoak

Gehiago
Egitura Elektronikoa, Garraio Elektronikoa eta Gainazal-dinamika

Egitura Elektronikoa, Garraio Elektronikoa eta Gainazal-dinamika

Materia kondentsatuko sistemen propietate elektronikoen, egiturazkoen, magnetikoen eta garraiokoen azterketa, batez ere lehen printzipioetako metodoak erabiliz

Gehiago
Nanooptika, Nanofotonika eta Nano-plasmonika

Nanooptika, Nanofotonika eta Nano-plasmonika

Eskala nanometrikoan argiaren eta materiaren arteko elkarrekintzaren azterketa teorikoa eta material nanoegituratu aurreratuen erantzun optikoa

Gehiago
Fotokimika

Fotokimika

Propietate fotoinduzitu eta plasmonikoak dituzten material molekular eta koloidalen sintesia, diseinua eta garapena

Gehiago
Polimeroak eta Materia Biguna

Polimeroak eta Materia Biguna

Oinarri polimerikoko materialen egitura-propietateen eta propietate dinamikoen deskribapen esperimentala eta teorikoa

Gehiago
Kosmologia Konputazionala

Kosmologia Konputazionala

Unibertsoaren egituraren jatorria eta bilakaera ulertzea

Gehiago
Partikulen Fisika Esperimentala

Partikulen Fisika Esperimentala

Neutrinoen fisikari buruzko jarduera esperimentala eta horrekin lotutako teknologia berrien garapena

Gehiago
Astrofisika

Astrofisika

Galaxien eta haien osagaien eraketa ulertuz, kumulu globularretatik zulo beltz supermasiboetara

Gehiago