Organigrama
DIPC berezia da bere erakunde-egituran. Fundazio bat da, eta bertan parte hartzen dute eta finantzazioa ematen dute, bai erakunde publikoek bai entitate pribatuek. Erakunde horiek guztiak Patronatuan daude ordezkatuta, hura delarik zentroaren gobernu-organo nagusia. Gaur egun patronatua osatzen dute:
Erakunde Publikoak
Eusko Jaurlaritza - Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Gipuzkoako Foru Aldundia - Donostiako Udala
Entitate Pribatuak
Kutxa Fundazioa - Fundación EDP - Telefónica - CAF
Patronatuak zuzendaritza talde baten esku uzten du botere exekutiboa, eta Zuzendaritza Batzorde hau da hain zuzen ere fundazioaren eguneroko jarduna gainbegiratzeaz arduratzen dena.
The board of partners delegates the executive power to a team of officers, namely the Direction Board, who are tasked with overseeing the day-to-day operations of the institution. Pedro Miguel Echenique DIPCko presidenteak eta Ricardo Díez Muiño DIPCko zuzendariak elkarrekin diseinatu eta definitzen dituzte estrategia zientifikoak, dibulgazio-programak, giza baliabideen politikak eta kudeaketa administratiboa.
Kudeaketari dagokionez, eraginkortasuna hobetzeko xedeaz, aldi berean, zentroaren ezaugarri izan den malgutasuna mantenduz, DIPCk erabat aldatu du bere barne-antolamendua azken urteotan. Gaur egun lau kudeaketa arlo bereizten dira, bakoitza dagokion arloko zuzendariak gidatua.
Nora Gonzalez Lakunza, Dibulgazio eta Komunikazio Zuzendaria
Olatz Leis Esnaola, Ekonomia-Finantza eta I+ G+ b Proiektuen kudeaketa Zuzendaria
Txomin Romero Asturiano, Superkonputazio-zentroko Zuzendaria
Beatriz Suescun Rodríguez, Administrazio, Giza Baliabide eta Arlo Juridikoko Zuzendaria
Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Nazioarteko Zientzia Batzorde bat dauka DIPCk. Batzordeak DIPCko presidentea du buru, eta bertako kideak Patronatuak hautatzen ditu. Batzordeak aholkularitza zientifikoa ematen du, arlo zientifiko berriak identifikatzen laguntzen du eta zentroko ikerketa-emaitzak ebaluatzen laguntzen du.