Corporate Compliance
DIPCk arrisku penalak prebenitzeko programa bat garatu eta ezarri du betetze-kultura instituzional eta korporatiboa (Corporate Compliance) bultzatzeko, DIPCren jardueraren garapenean kudeaketa ordenatua eta arduratsua lortzeko, bai eta zuzentasunaren, zintzotasunaren, gardentasunaren eta arau eta estandar etikoekiko errespetuaren kultura ere.
Era berean, DIPCk erabateko gaitzespena agertu nahi du bere jardueren garapenean izandako portaera irregular ororekiko, batez ere, beren izaeragatik delitu izan daitezkeen jokabideekiko, horien prebentzioa programaren helburu nagusia baita.
Horregatik, programa hau Corporate Compliance-ren esparrua osatzen duten dokumentuek osatzen dute. Web orri honetan, hirugarren interes dun guztien eskura jartzen ditugu Corporate Compliance-ren programa osoa eta SALAKETEN KANALA.
1. Corporate Compliance Programaren Laburpen Exekutiboa
2. Konplimendu Penalerako Politika
3. Kode Etiko
4. Erabakiak Hartzeko Protokoloa
5. Finantza-Baliabideak Kudeatzeko Eredua
6. Oparien Protokoloa
7. Betetze Batzordearen Funtzionamendu
8. Informazioaren Barne-Sistemaren Funtzionamendu-Arauak
8.1. Informazioaren Barne-Sistema Erabiltzeko Arauak
9. Diziplina eta Zigor Erregimeneko Arauak
10. Arrisku Penalak Prebenitzeko Plana
DIPCk Salaketen Kanal bat jartzen du zentroko langile guztien eta DIPCrekin zerikusia duten hirugarrenen eskura, delituzkoa edo irregularra izan daitekeen edozein jokabideren susmoen berri eman dezaten.
Kanal hau printzipio hauetan oinarritzen da: fede ona eta errepresaliarik ezaren, konfidentzialtasunaren, ohorerako eskubidearen, errugabetasun-presuntzioaren eta defentsa-eskubidearen konpromisoa. DIPCk uneoro bermatzen du Salaketen Kanalaren bidez jasotako komunikazio ororen tratamendu konfidentziala, independentea eta objektiboa, Datuen Babesari eta Informazioaren Segurtasunari buruzko jarraibideen arabera.