Guri buruz

DIPC gizarte aurreratu batek ikerketa zientifiko aurreratua behar duela oinarri hartuta sortu zen 2000. urtean.
DIPC berezia da bere erakunde-egituran. Fundazio bat da, eta haren patronatua erakunde publiko (Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Donostiako Udala) eta enpresa pribatuez (Kutxa Fundazioa, Fundación EDP, Telefónica, CAF eta IBM) osatua dago. DIPC aitzindaria izan zen Euskal Herrian ikerketa-zentro independenteen sorreran, baina era berean elkarrekintza estua eta aberasgarria mantenduz Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU).
2024 urtean
548 ISI artikulu argitaratuak
haietatik %38 D1* eta %90 Q1*
+ 32.000 zitazio
(jatorria WOS/scopus, *osatugabeko urtea)
TOTALA 2000tik
+ 6.300 ISI artikulu
+ 262.000 zitazio
6 ERC laguntza indarrean
(2024ko abenduan)
2008an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 'Basque Excellence Research Center (BERC)' izendatu zuen DIPC. Era berean, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak emandako Severo Ochoa Bikaintasun Zentroa (2019-2024) akreditazioa izan du.
DIPC ere berezia da antolaketari dagokionez. Kudeaketa-arau malguen arabera lan egiten duen erakunde dinamikoa da. Gure filosofia funtzionamendu soil, erraz eta arina sustatzea da, zurruntasun burokratikoetatik urrun dagoena, zorroztasun intelektualean, sormenean eta askatasunean oinarritua.
300 lagun baino gehiagoko ikertzaile-taldea eta zientzialari bisitarien programa sendoarekin, zentroak ezagutza katalizatzen du inguruko ekosistema zientifikoan. Urtean 500 zientzia-argitalpen baino gehiago ekoizten ditu, eta gaur egun europa mailan ERC ratiorik altuenetakoa dauka.
Urte gutxi hauetan, DIPCk lehen mailako nazioarteko zientzialariak erakarri ditu, eta munduan liderra den ikerketa-erakunde gisa finkatu da.