Guri buruz
2000. urtean hasi zuen bere jarduera DIPCk. Gizarte aurreratu batek ikerketa zientifiko aurreratua behar duela oinarri hartuta sortu zen.
DIPC berezia da bere erakunde-egituran. Fundazio bat da, eta haren patronatua erakunde publiko (Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Donostiako Udala) eta enpresa pribatuez (Kutxa Fundazioa, Fundación EDP, Telefónica eta CAF) osatua dago. DIPC aitzindaria izan zen Euskal Herrian ikerketa-zentro independenteen sorreran, baina era berean elkarrekintza estua eta aberasgarria mantendu zituen Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU).
2022 urtean
446 ISI artikulu argitaratuak
haietatik %48 D1 eta %82 Q1
+ 25.000 zitazio
(jatorria scopus)
TOTALA 2000tik
+ 5.400 ISI artikulu
+ 206.000 zitazio
7 ERC laguntza indarrean
(2023ko maiatzean)
2008an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 'Basque Excellence Research Center (BERC)' izendatu zuen DIPC, eta, 2019an, Severo Ochoa Bikaintasun Zentro izendatu zuen Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak.
DIPC ere berezia da antolaketari dagokionez. Kudeaketa-arau malguen arabera lan egiten duen erakunde dinamikoa da. Gure filosofia funtzionamendu soil, erraz eta arina sustatzea da, zurruntasun burokratikoetatik urrun dagoena, zorroztasun intelektualean, sormenean eta askatasunean oinarritua.
200 lagun baino gehiagoko ikertzaile-taldea eta zientzialari bisitarien programa sendoarekin, zentroak ezagutza katalizatzen du inguruko ekosistema zientifikoan. Urtean 400 zientzia-argitalpen baino gehiago ekoizten ditu, eta gaur egun zenbait ERC laguntza aktibo ditu.
Urte gutxi hauetan, DIPCk lehen mailako nazioarteko zientzialariak erakarri ditu, eta munduan liderra den ikerketa-erakunde gisa finkatu da.