Atomoen mundutik sendagaien etorkizunera bidaiatzeko dibulgazio-hitzaldia.

Zientziaren Bide Berriak

Parte-hartzailea
Aritz Leonardo
EHU, DIPC
Noiz
2026/10/27
19:00
Lekua
Ernest Lluch K.E. (Anoeta pasealekua 13, Donostia)
Antolatzaileak
Donostia Kultura (Ernest Lluch K.E.), DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Atomoen mundutik sendagaien etorkizunera bidaiatzeko dibulgazio-hitzaldia.

Diseinatu al dezakegu botika bat laborategira sartu aurretik? Posible al da proteina bat atomoz atomo nola mugitzen den behatzea, edo adimen artifizialaren bidez mutazio batek gaixotasun bat eragin dezakeen aurreikustea?

“Zientziaren Bide Berriak” programaren barruan, Aritz Leonardo EHUko irakasle-ikertzaileak eta DIPCko kideak, euskarazko dibulgazio-hitzaldia eskainiko du: “Atomoetatik botiketara: adimen artifiziala eta superkonputazioa bizitza ulertzeko”.

Hitzaldi honetan fisika, biologia eta informatika biomedikuntzako arazo konplexuenetako batzuk aztertzeko nola uztartzen diren azalduko dugu.

Botiken in silico diseinuaz, proteinei aplikatutako adimen artifizialaz eta milioika kalkulu eta superordenagailu handiak behar dituzten dinamika molekularreko simulazioez hitz egingo dugu. Halaber, erronka horietako batzuk konputazio klasikoa bere mugetara zergatik ari diren eramaten ikusiko dugu, eta etorkizunean zer ekarpen egin dezakeen konputazio kuantikoak.

Hori guztia gure taldeko bi proiektu errealen bidez azalduko dugu: KCNQ2 eta ARC proteinari buruzko gure ikerketa. ARC proteina harrigarri bat da, eta gaixotasun neurodegeneratiboen hedapena ulertzeko gako berriak ezkuta ditzake.

Hitzaldia euskaraz izango da (ez da itzulpen-zerbitzurik egongo).

Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Hizlariari buruz

Aritz Leonardo Liceranzu-1.jpg

Aritz Leonardo Liceranzu (Bilbao, 1979) fisikaria eta EHUko irakaslea da, eta bertan garatzen du bere irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera. Doktoretza Donostia International Physics Center-en (DIPC) egin zuen, eta bere ibilbide zientifikoa nagusiki materia kondentsatuaren fisika konputazionalaren arloan garatu du, simulazioa, programazio zientifikoa eta errendimendu handiko konputazioa funtsezko tresna gisa erabiliz. University of Missouri-n eta ESS-Bilbao-n ere lan egin du, materialekin, erdieroaleekin eta partikula-azeleragailuekin lotutako proiektuetan parte hartuz. Azken urteotan, bere ikerketaren zati handi bat biofisika konputazionalera bideratu du, dinamika molekularra, adimen artifiziala eta superkonputazioa proteinak aztertzeko eta botika berriak diseinatzeko aplikatuz. Gaur egun, neurozientziekin eta gaixotasun neurodegeneratiboekin lotutako proiektuak zuzentzen ditu, eta BioComputing enpresaren sortzailea da; enpresa hori teknologia konputazional horiek biomedikuntzako benetako arazoetara eramateko sortu zen.