Pedro Miguel Etxenikerekin solasean

Ekitaldi bereziak

Parte-hartzailea
Fermin Erbiti eta Pedro Miguel Etxenike
DIPC, EHU
Noiz
2026/11/06
19:00
Lekua
Civican Egoitza, Iruñea
Antolatzaileak
Pamilea Argitaletxea, Iruñeko Komunikabideak Fundazioa
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Pedro Miguel Etxenikerekin solasean

Datorren azaroaren 6an, Pamiela argitaletxeak berriki argitaratu duen Pedro Miguel Etxenike, euskal zientzialari unibertsala liburua aurkeztuko da arratsaldeko 7etan, Iruñeako Civican-en, Pentsamendua eta Kultura partekatzeko Caja Navarra Fundazioaren egoitzan.

Solasaldian izango dira Fermin Erbiti idazlea eta Pedro Miguel Etxenike Isabako fisikaria. Musikaz lagundutako ekitaldi honetan, zientzialari nafarraren bizitzako hainbat pasarte ekarriko dira gogora, bere bizipen eta esperientzien artean, zientzia, politika, hezkuntza eta kulturaren inguruko hausnarketak tartekatuz.     

Musikariak: 

Nerea Erbiti (ahotsa)
Jokin Zabaltza (kitarra)
Igor Saenz (cello) 

Ekitaldia irekia da baina izena ematea gomendatzea tokia bermatzeko.

IZENA EMAN

Liburuaren aurkezpena

Liburuaren azala.jpg

Pedro Miguel Etxenike. Euskal zientzialari unibertsala

Fermin Erbiti

Liburua euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, bai liburu dendetan eta baita Pamiela argitaletxearen webgunean ere. 

Eskuratu liburua euskaraz Eskuratu liburua gazteleraz

Euskal zientzialari ospetsuenaren biografia da hau: Pedro Miguel Etxenike Landiribar fisikariarena. Nazioartean aintzatetsi eta goretsitako gizona da, zientziarekin eta bere herriarekin konprometitua.

Cambridgeko Cavendish Laboratory mitikoan doktoretza egin ondoren, 29 urte zituela, demokraziaren lehenbiziko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburua izan zen. Garai hartan, zenbait eginkizun garrantzitsu hartu zituen bere gain: euskal eskolaren eredu berria sortzea, euskararen normalizazioa sustatzea, Euskal Herriko Unibertsitatea bultzatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuaren buruan jarri duen politika zientifiko aitzindaria diseinatzea.

Irakasle eta ikertzaile lanera itzultzeak ez zion ahantzarazi gizartearekin zuen konpromisoa, eta horren erakusgarri da bikaintasuneko ikerketa-zentroak sortu izana, besteak beste, DIPC eta nanoGUNE.

Ikertzaile nafarrak bere bizitzaren, bizipenen eta esperientzien errepasoa egiten du liburuan, eta hainbat gairi buruzko gogoeta interesgarriak eskaini: zientzia, ikerketa, politika, hezkuntza, unibertsitatea, kultura eta gaur egungo gizartearen erronkak.

Liburuaren bigarren parteak Etxenikeren hurbileko hamabost lagunen iritzia jasotzen du, eta haien testigantza baliotsuek aukera ederra ematen digute pertsonaia bikain honen erretratua osatzeko.