Ikasleak Yamuna Krishnan, Jean-Marie Lehn, Jack W. Szostak eta Pedro Miguel Etxenikerekin solasean
Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Noiz
-
2025/10/16
09:30 - Lekua
- Eureka! Zientzia Museoa (Donostia)
- Antolatzaileak
- DIPC
- Gehitu egutegira
-
iCal
DIPCk, 2009. urtetik geroztik nazioarteko lehen mailako zientzialarien, Nobel saridunak tarteko, eta Euskal Herriko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen arteko topaketa jendetsuak antolatzen ditu.
Topaketen XV. edizioa 2025ko urriaren 16an ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.
Pedro Miguel Etxenikek gidatutako ekitaldi honetan DNA-nanoteknologiaren eta biologia zelularraren arteko interfasean aitzindari den Yamuna Krishnan (The University of Chicago), Jean-Marie Lehn (Université de Strasbourg), Kimikako Nobel sariduna eta kimika supramolekularraren aita eta Jack W. Szostak (The University of Chicago), Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel sariduna izando dira.
Elkitaldia DIPCk antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren, Kutxa Fundazioaren eta Telefónicaren babesa du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau.