Abian dira ikastetxeei zuzendutako Zinema eta Zientzia 2026 saioak: izen-ematea otsailaren 2tik aurrera zabalik!
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioa martxan da. Aurreko edizioetan bezala, Zinema eta Zientzia zikloaren baitan emanaldi bereziak eskainiko dira ikastetxeentzat Donostian, Bilbaon eta Vitoria-Gasteizen. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Edizio honetan, Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984) animaziozko pelikula japoniarra proiektatuko da. Filmak Lurraren kutsadura eta krisi ekologikoa jorratzen ditu gizateriaren eta naturaren arteko bizikidetzeren alde borrokatzen den Nausicaä printzesaren istorioaren bitartez. Proiekzio ondorengo hitzaldiak IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoko eta EKOETXEA Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareko Iñaki Susaeta eta Itxaso Bengoetxea ingurumen teknikariek eskainiko dituzte. Izen-ematea otsailaren 2an zabalduko da. Ekitaldiari buruzko informazio guztia jarraian aurkituko duzu.
Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984) pelikularen sinopsia
Etorkizun urrun batean, onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz josirik ageri da Lurra, gerra apokaliptiko baten ondotik. Sarraskitu egin dituzte gizakiak. Bizirik atera direnak herri isolatuetan bizi dira, eta ozta-ozta irauten dute inguruan gas toxikoz kutsatutako basoak eta intsektu mutante erraldoiak dituztela.
Zientzialari gonbidatuak
- Iñaki Susaeta (IHOBE)
- Itxaso Bengoetxea (IHOBE)
Hiriak eta datak:
- Proiekzioa Donostian (Tabakalera):
- Martxoak 3 (azpitituluak eta hitzaldia euskaraz)
- Martxoak 5 (azpitituluak eta hitzaldia gaztelaniaz)
- Proiekzioa Bilbaon (Bizkaia Aretoa, EHU):
- Martxoak 9 (azpitituluak eta hitzaldia euskaraz)
- Martxoak 10 (azpitituluak eta hitzaldia gaztelaniaz)
- Proiekzioa Vitoria-Gasteizen (Artium Museoa):
- Martxoak 24 (azpitituluak eta hitzaldia euskaraz)
- Martxoak 26 (azpitituluak eta hitzaldia gaztelaniaz)
Hizkuntza:
Filma japonieraz proiektatuko da (jatorrizko bertsioa), saioaren arabera euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzaldiak ere saioaren hizkuntzan egingo dira.
Programa:
- 9:30 Irekiera eta pelikularen proiekzioa
- 11:45 Hitzaldia eta galdera-erantzun tartea
- 12:15 Amaiera
Ikasleen maila:
DBH 4. maila – Batxilergoa 1. eta 2. mailak – Lanbide Heziketa
Izen-ematea:
Jarduera doako da.
Izen-ematea otsailaren 2an (10:00) hemen bertan argitaratuko den galdetegi-estekaren bitartez burutu beharko da. Plazak jasotako eskaera ordenaren arabera esleituko dira. Galdetegia betetzeak ez du erreserba bermatzen; korreo elektroniko bidez jakinaraziko da lekuaren esleipena.
Sede bakoitzaren eserleku kopurua:
- Tabakalera, Donostia/San Sebastián: 229 eserleku
- Bizkaia Aretoa, EHU, Bilbao: 280 eserleku
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz: 124 eserleku
Harremanetarako:
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago behar izanez gero idatzi outreach@dipc.org helbidera.