Eskala ezazu zure mundua eta ezagutu kuantika Naukas Kids-en
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
CFM eta DIPCko bolondresak
- Noiz
-
2025/09/21
10:00 - Lekua
- Laboa Gela, Bizkaia Aretoa Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Bilbo
- Gehitu egutegira
-
iCal
Noraino ikus dezakete gure begiek? Zer da ikusi duzun gauzarik txikiena? Eskalatu zure mundua tailerrean eskala makro, mikro eta nanoskopikoak familian ezagutuko ditugu eta kuantikaren mundura hurbilduko gara intuizioarekin jolastuz. Inguruan laginak bilduko ditugu eta mundua eskalatuko dugu lupa eta mikroskopioekin, atomoaren egitura ezagutuko dugu, eta ikasitakoaz baliatuz izarren detektibe bilakatuko gara.
Donostiako Tabakalerak DIPCren eta CFMren lankidetzari esker eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin garatutako Visiones Cuánticas erakusketaren barruan antolatu da jarduera hau.
- Txandak: 10:00 – 11:30 | 12:00 – 13:30.
- Adina: 4-10 urte.
- Hizkuntza: euskara.
Tiket bidezko parte-hartzea: tailer hau bigarren solairuan gauzatuko da, Arriaga aretoan. Bertan eskuratu beharko dira doako ticketak Naukas Kids tailerren egunean bertan:
- 1º txanda (10:00–11:30): 9:45etan egongo dira eskuragarri
- 2º txanda (12:00–13:30): 10:15etan egongo dira eskuragarri