Eguzkiaren itzalean: eklipseen ikuskizuna eta zientzia

DIPC eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

Parte-hartzailea
Silvia Bonoli
Ikerbasque, DIPC
Noiz
2026/06/17
19:00
Lekua
Bidebarrietako Liburutegia, Bilbao
Antolatzaileak
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Bidebarrietako Kulturgunea, DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Eguzkiaren itzalean: eklipseen ikuskizuna eta zientzia

Datorren abuztuaren 12an, arratsaldez, naturak eskaintzen duen fenomenorik harrigarrienetako bat behatzeko aukera izango dugu gure lurraldeko zenbait tokitan: eguzki-eklipse oso bat. Argia, tenperatura eta inguruneko soinuak aldatu egingo dira osotasun-fasean, Ilargiak Eguzkia erabat ezkutatzen duenean, eta zentzumenentzat esperientzia paregabea sortuko da.

Ikuskizun sentsorialetik harago, eguzki-eklipseen azterketa funtsezkoa izan da zientziaren historian. Izan ere, haren ikerketak aurkikuntza zientifiko garrantzitsuak egitea ahalbidetu du, bereziki astrofisikaren arloan. Horren adibide da Arthur Eddington astronomo britainiarrak 1919an egindako esperimentua. Hari esker, Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria baieztatu ahal izan zen.

Eguzki-eklipse osoen atzean dagoen zientzia aztertzeko, Silvia Bonoli (Ikerbasque, DIPC) astrofisikiariak eklipseen azterketari esker egin diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk azalduko ditu, gure planetatik hasi eta galaxiako mundurik urrenenetaraino iritsiko den ibilbide batean.

Hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea YouTube kanalaren bidez. 

Hizlariari buruz

silvia_bonoli-1.jpg

Silvia Bonoli astrofisikari italiarra da, eta Ikerbasque ikertzaile gisa dihardu DIPCn 2018tik. Bere lan zientifikoa zulo beltz supermasiboen azterketan zentratzen da batez ere, bere eraketa ikertzen du eta baita bizi diren galaxietan duten eragina ere. Boloniako Unibertsitatean gradu-ikasketak eta Torontoko Unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, doktoretza lortu zuen Municheko Astrofisikako Max Planck Institutuan. Ondoren, doktoretza ondoko egonaldiak egin zituen Zuricheko Unibertsitatean eta Stanfordeko Unibertsitatean. 2013an Aragoiko Kosmosaren Fisikako Ikasketa Zentroan hasi zen ikertzaile gisa. Ikerketa-lanaz gain, zientzia gizartera hurbiltzeko konpromiso sendoari eusten dio, zientzia-dibulgazioko jardueretan parte hartuz eta hauek sustatuz.