DIPCn 25 urteko zientzia ospatzen dugu

Ekitaldi bereziak

Noiz
2025/12/04
19:00
Antolatzaileak
DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
DIPCn 25 urteko zientzia ospatzen dugu

Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 25 urte bete ditu, eta abagune berezi hau bidelagun izan ditugun herritar guztiekin ospatu nahi dugu.

Mugarri hau borobiltzeko, urteurren-gala bat ospatuko dugu abenduaren 4an Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldian, DIPCren 25 urte hauetako historia gogoratuko dugu, aurrerapen zientifikoari egindako ekarpena ezagutuko dugu eta hainbat emanaldi eta une bereziez gozatuko dugu.

Ekitaldia hirueleduna izango da (euskara, gaztelania eta ingelesa) eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango du.

Zatoz eta ospatu gurekin zientziari, ezagutzari eta haren zabalkunde sozialari eskainitako 25 urte hauek!

Oharra: Gonbidapenak online eskuratzeaz gain, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.
Gehienez 4 gonbidapen pertsonako