Ibilbide inspiratzaileak: Afganistango astronomiari eta garapen zientifikoari buruzko elkarrizketa Amena Karimyanekin
2023
Mar
28
Eguna: Martxoa 28
Ordua: 12:00
Non: DIPCko Auditorioa
Hizkuntza: Ingelesa
Astronomia, zientziaren arnasari eusteko
Afganistango ilunabarrean, latitude desberdinetako zeruen azpian, afganiar astronomiaren aipamen kultural eta historiko labur bat aurkeztuko da. Orain arte astronomia akademikorik izan ez duen herrialde batean, KAYHANA Astronomia Taldearen historia eta hezkuntza-programa berrikusi eta jendearekin eztabaidatuko da, baita etorkizunerako elkarteak dituen helburuak ere.Amena Karimyan ingeniari zibila da, eta Afganistango astronomiaren garapenaren eta irakaskuntzaren arloko lehen emakumea. 2018an KAYHANA talde astronomikoa sortu zuen, emakume gazteak astronomia ikastera animatzeko. 2021ean, Amenak eta bere taldeak Nazioarteko Batasun Astronomikoaren "Telescope for All" proiektuaren saria irabazi zuten. BBCk Amena sartu zuen 2021ean munduko 100 emakume inspiratzaile eta eragin handienekoen artean. Nature aldizkarian "Women astronomers in Afghanistan need the world`s support" artikuluaren egilea da.
Ekitaldia hobeto antolatzeko, formulario hau martxoaren 27a baino lehen betetzeko eskatzen dizuegu. Izena emateko aukera ez dutenak ongietorriak izango dira ekitaldiaren egun berean ere.
Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendariak iemango dio irekiera ekitaldiari, DIPCko zuzendari Ricardo Díez Muiñorekin batera.
Ekitaldia parte hartu nahi duen edonorentzat irekita dago.