Donostia, Zientzia Hiria, neuroteknologiei eta garunari buruzko hitzaldi-zikloarekin itzuli da
Gure garuneko konexioak planeta osoan Interneten daudenak halako hiru dira. Sare neuronal konplexu horren erdian sortzen da gizaki gisa definitzen gaituen oro: kontzientzia, pentsamendu abstraktua, irudimena, sormena, ametsak, oroimena. Eta era berean, matrizearen edozein akatsek, besteak beste, Alzheimerra, Parkinsona edota eskizofrenia bezalako patologiak sor ditzake. Baina, zientzia modernoaren misterio handi honen funtzionamendua ulertzetik gertu al gaude?
Galdera horien eta beste batzuen erantzuna Donostia Kulturak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta San Telmo Museoak antolatutako Neuroteknologiak giza garunaren ulermenerantz zikloaren eskutik iritsiko da, Donostia, Zientzia Hiria programaren edizio berri bat, martxoa eta apirila bitartean San Telmo Museoan egingo dena, museoaren Erronkak lan ildoan.
Ziklo honetan lehen mailako hizlariek parte hartuko dute, burmuinarekin lotutako hainbat arlotan ikerketa egiten dutenak, hala nola Esti Blanco Elorrieta psikolinguista nabarmena, Harvardeko Unibertsitateko elebitasunaren neurozientzian ikertzailea. Martxoaren 21erako, asteartea, programatutako hitzaldian, gure burmuinak mezuak ulertzeko hitzen soinua edo zeinuen hizkuntza nola deskodetzen duen azalduko du. Neuroirudien datuak, pertsona elebakarren eta eleaniztunen konputazio eta jokabide metodoak eta hizkuntzalaritzako, psikologiako eta neurozientziako ezagutza teorikoak konbinatzen ditu bere ikerketak.
Bigarren saioa martxoaren 28an burutuko da, asteartea, Ander Ramosen aurkezpenarekin. Neuroprotesi eta neuroteknologiako liderra da RamosTecnalian, eta neurona-interfazeei eta medikuntza bioelektronikoari buruz hitz egingo du. Ander Ramos Basque Nanoneuro Network (B3N) ekimeneko kidea da. Eusko Jaurlaritzaren IKUR ekimenak 7 ikerketa-zentro biltzen ditu, eta Euskadin nanoteknologian dagoen ezagutza guztia erabiltzea du helburu, neurona-jarduera modu inbaditzailean irakurtzeko eta aldatzeko gai diren neuroteknologiak garatzeko.
Aste santuaren ondoren, zikloa apirilaren 18an, asteartea, itzuliko da Ane Escobar kimika aplikatuan doktorea eta Gipuzkoa Fellow-arekin, zein Donostiako Materialen Fisika Zentroaren (CFM CSIC-UPV/EHU) eta B3Nko kidea den. Urrezko nanopartikulek etorkizuneko terapietan duten potentzialari buruz hitz egingo du, argi eta bero kontzentrazioaren bidez jarduera neuronala erregulatu nahi baitute.
Zikloa apirilaren 25ean amaituko da, asteartea, Jakiundeko kidez osatutako mahai-inguru batekin. Bertan parte hartuko dute Naroa Ibarretxe errehabilitazio kognitibo eta neuroirudiko adituak, José Félix Martí Massó neurozientzialariak, Víctor Gómez Pin filosofoak eta Nekane Balluerka soziologoak, zientzien-portaera metodologietan aditua. Mahaia Aitzol Garcia-Etxarrik moderatuko du, DIPCko nanofotonika taldeko buru eta Basque Nanoneuro Network-en sortzaileetako batek. Neuroteknologien erronkei eta arriskuei buruzko diziplinarteko elkarrizketa sustatuko du, bai ikuspegi zientifiko-sanitariotik, bai humanitateen ikuspegitik.
Saio guztiak San Telmo Museoan izango dira, 19:00etan, gaztelaniaz, eta sarerra doakoa izango da, lekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira museoaren YouTube kanalaren bidez.