Charles Mark Lewis-ek doktoretza tesi onenaren Mitsuyoshi Tanaka Saria jaso du
Charles Mark Lewis DIPCko ikertzaileak doktorego-tesiaren Mitsuyoshi Tanaka 2024 saria jaso du. Americal Physical Societyk urtero ematen duen sari honek, bere karrera profesionalari ekin berri dioten zientzialari bikainak, eta kalitate zientifiko handiko doktore-tesi originalak eta partikulen fisika esperimentalaren arloan aparteko lorpenak egin dituzten ikerlariak aintzatesten ditu.
APS-k iragarri duenez, Lewis saritua izan da "Partikula-detektagailuen teknologia berrien irismena energia txikirako zabaltzen duten teknikak garatzeagatik, honako alorretan aplikazioekin: neutrinoen fisikan, materia ilunaren bilaketan eta muoiaren desintegrazioan kargatutako leptoien zaporea urratzeko moduak aztertzearekin".
Charles Mark Lewis Chicagoko Unibertsitatean doktoratu zen 2023an, Juan I. Collar irakasleak gainbegiratuta. Bere ikerketa, energia gutxiko atzerakada nuklearrekiko sentikorrak diren neurketa-teknologia eta -teknika berriak garatzeari buruzkoa da, eta baita neutrino-nukleo sakabanatze elastiko koherentea (CEvNS) bezalako prozesuak ere, urte hauetan mugarri nabarmenak lortuz.
Zorionak merezitako sariagatik Mark!