Ikastetxeentzako Kuantikaz Blai! - bideo pilulak Aran Garcia Lekueren parte hartzearekin
Kutxa Fundazioak et DIPCk elkarlanean kuantikari buruzko dibulgazio-pilulak prestatu dituzte euskaraz Aran Garcia Lekue DIPCko fisikari eta Ikerbasque Ikerketa Irakaslearen parte hartzearekin
Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak Kuantikaz blai! aparteko egitaraua antolatu dute 2025an Kuantikaren Nazioarteko Urtea ospatzeko. Garrantzia berezia hartu du iazko urteak, Euskal Herrian gauzatu den mugarri zientifikoa dela eta; IBMren Quantum System 2 ordenagailu kuantikoa hartzen duen Ikerbasquen eraikina ireki da Donostian, Ibaetako Kanpusean.
Ohiz kanpoko albiste zientifiko honek gizartearen interesa piztu du fisika kuantikoaren eta honen aplikazio posibleen inguruan. Horregatik, puri-purian dagoen gai honen inguruan euskarazko bideo-pilula bereziak sortu ditugu, ikastetxeei kuantikaren mundu liluragarria modu didaktikoan gerturatzeko. Horretarako, Aran Garcia Lekue DIPCko fisikariaren eta Ikerbasque irakaslearen parte hartze berezia izan dugu.
Klikatu beheko 4 bideoetan eta gozatu!



