DIPCko Aholkularitza Batzorde Zientifikoaren bilera
2023
Urr
2
Urriaren 2an DIPCko Aholkularitza Batzorde Zientifikoa bildu zen Donostian, Passion for Knowledge jaialdiarekin bat eginez. Aholkularitza Batzorde Zientifikoak aholkularitza zientifikoa ematen du, arlo zientifiko berriak identifikatzen eta zentroko ikerketen emaitzak ebaluatzen laguntzen du.
Giorgio Benedek (Università di Milano-Bicocca, Italia), Luisa Cifarelli (Università di Bologna, Italia), Christophe P. Rossel (IBM Research Europe-Zurich, Suitza) eta Petra Rudolf-ek (Rijksuniversiteit Groningen, Herbeherak) osatzen dute batzordea.