Donostia, Zientzia Hiria programaren edizio berriak teknologia kuantikoak landuko ditu

2024 Apir 12

Teknologia kuantikoek zientzia, hezkuntza eta industria iraultzeko eta gizartearen alderdi asko etorkizun hurbilean eraldatzeko ahalmena dute. Fisika kuantikoaren legeak betetzen dituzte, baina zer dakigu benetan teknologia horiei eta gure egunerokoan izango duten eraginei buruz?

Donostia, Zientzia Hiria programaren edizio berriak teknologia kuantikoak landuko ditu

Galdera horien eta beste batzuen erantzunak “Teknologia Kuantikoak” zikloaren eskutik iritsiko dira. Zikloa Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta San Telmo Museoak antolatu dute, Donostia, Zientzia Hiria programaren edizio berriaren barruan, eta apirilean izango da, San Telmo Museoan, Erronkak sailaren barruan.

Hitzaldietan, teknologia kuantikoekin lotutako hainbat arlotako lehen mailako hainbat hizlarik parte hartuko dute, hala nola Javier Aizpurua fisikariak. Aizpurua DIPCko Ikerbasque irakaslea da, eta bere gain hartu berri du Basque Quantum – BasQ estrategiaren zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila da BasQ estrategiaren buru, eta hiru foru aldundien parte-hartzea ere badu. Bere helburua Euskadi teknologia kuantikoen garapenean ikerketaren eta talentuaren eremuetan aintzindari izatea, eta teknologia horietan nazioarteko erreferente bihurtzea da. Apirilaren 19an (ostirala) emango duen hitzaldian, Aizpuruak teknologia kuantikoen oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu hizkuntza erraz eta hurbilean.

Apirilaren 26ko (ostirala) mahai-inguruan honako hizlariak izango ditugu: Celia Rogero fisikaria, CFMko (CSIC – UPV/EHU) zuzendaria eta material kuantikoetan aditua; Kepa Ruiz Mirazo fisikaria, Biofisika Institutuko ikertzailea eta EHUko Zientziaren eta Biologiaren Filosofiako irakaslea; Aitor Moreno ingeniari informatikoa, adimen artifizialean eta konputazio kuantikoan aditua: eta Cristina Sanz, IBMko Berrikuntza Kuantikoko Zentroetako arduraduna eta teknologia kuantikoetan aditua. Javier Aizpurua fisikariak moderatuko du mahaia, eta teknologia kuantikoek gure gizarteko hainbat alderditan ekarriko duten iraultzari buruzko elkarrizketa bultzatuko du.

Bi saioak San Telmo Museoan izango dira, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. 19koa euskaraz izango da, aldibereko itzulpenarekin, eta 26koa, gaztelaniaz. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira hitzaldiak, San Telmo Museoaren YouTubeko kanalaren bidez.

EGITARAUA

Ostirala, apirilak 19Foto_Javier_Aizpurua_cortada.jpg
Teknologia kuantikoak: zer da hori?
Hizlaria: Javier Aizpurua, Basque Quantum estrategiaren zuzendari zientifikoa eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) Ikerbasque Professor.
Lekua: San Telmo Museoa
Ordua: 19:00
Hizkuntza: Euskara (aldibereko itzulpena gaztelaniara)
Donostia IBMk zabaldutako munduko seigarren super-ordenagailu kuantikoa (Quantum System One) jasotzeko prestatzen ari da. Baina zer dakigu benetan zientzia, hezkuntza eta industria goitik behera alda litzakeen teknologia horri buruz? Hitzaldi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia kuantikoak garatzea helburu duen Basque Quantum estrategiaren zuzendari den Javier Aizpuruak teknologia horiei buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu hizkera erraz eta hurbilean.

Ostirala, apirilak 26Foto_mesa_redonda.png
Teknologia kuantikoetara hurbilduz
Hizlariak: Celia Rogero, CFMko (CSIC – UPV/EHU) zuzendaria; Kepa Ruiz Mirazo, EHUko Zientziaren eta Biologiaren Filosofiako irakaslea eta Biofisika Institutuko (IBF) ikertzailea; Aitor Moreno, Ayesako Adimen Artifiziala eta Konputazio Kuantikoa arloko arduraduna; eta Cristina Sanz, IBMko Berrikuntza Kuantikoko Zentroetako arduraduna.
Moderatzailea: Javier Aizpurua, Basque Quantum estrategiaren zuzendari zientifikoa eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) Ikerbasque irakaslea.
Lekua: San Telmo Museoa
Ordua: 19:00
Hizkuntza: Gaztelania
Munduko zenbait tokitan garatzen ari diren teknologia kuantikoak oso presente egongo dira etorkizun hurbilean. Mahai-inguru honetan, hainbat espezializazio-eremutako ikuspegietatik hauek duten ahalmena eta garapena ezagutuko ditugu, baita gizarte-erronketan zer eragin izango duten ere.