Elisa Sainz de Murieta en ZientziaKutxan: klima-aldaketa, guztioi dagokigun larrialdia?

2023 Mai 8

Zientziakutxa zikloari itxiera emango zaio aldaketa klimatikoari buruzko hitzaldi honekin; arazoaren jatorria, orain arteko eraldaketak, etorkizuneko eszenatokiak eta bere efektu sozio-ekonomikoak ekiditeko alternatibak aztertuko ditu zientzialari adituak.

Elisa Sainz de Murieta en ZientziaKutxan: klima-aldaketa, guztioi dagokigun larrialdia?

Eguna: martxoaren 12, 2023
Ordua: 18:00
Tokia: Ruiz Balerdi aretoa – Kutxa Kultur – Tabakalera
Hizkuntza: Euskera
Sarrera librea

Klima aldatu egin da gure planetaren historian zehar, baina gaur egungo aldaketek iraganetik bereizten dituzten ezaugarriak dituzte. Industria iraultzaren aurreko garaitik berotegi-efektuko gas kopuru handiak isuri ditugu atmosferara eta, hauek, klima sisteman aldaketa sakonak sortzen ari da, hala nola tenperatura globalaren igoera edo itsas mailaren igoera. Aldaketa horiek, era berean, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-inpaktuak eragiten dituzte. Inpaktu hauek, gainera, bortizki larriak dira ardura txikien duten herrialdeetan. Baina, klima-aldaketa ba ote da guztioi dagokigun larrialdia?

Hitzaldi honen helburua galdera horri erantzuteko informazioa eskaintzea izango da, zientziaren ikuspuntutik. Horretarako, arazoaren jatorria eta orain arte egondako aldaketak aztertu, etorkizunean gerta daitezken agertokiak uztartu, eta inpaktuei aurre egiteko aukera batzuk aurkeztuko dira.

20230508_ZientziaKutxa_ElisaSainz.JPG

ELISA SAINZ DE MURIETAK klima-aldaketaren arrisku eta politika ikertzen ditu ikuspegi sozioekonomikotik. Elisak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) geologia zientziak ikasi eta ondoren Madrilen Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketarako Masterra egin zuen. Bere ibilbide profesionala ULMA kooperatiban hasi zuen eta Eusko Jaurlaritzan ere Biodibertsitaterako zuzendari bezala aritu da (2005-2009).

Klima aldaketaren ondorio sozioekonomikoen ikerketan, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan hasi zen 2010 urtean. London School of Economics-eko ikerlari bisitaria ere izan da (2017-2019). Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta BC3ko ikerlari lanetan dihardu.

Hitzaldia STREAMING bitartez jarraitu ahal izango da.