Ikastetxeei zuzendutako Zinema eta Zientzia 2024 saioetarako izen ematea zabalik

2024 Urt 30

Ikastetxeei zuzendutako Zinema eta Zientzia 2024 saioetarako izen ematea zabalik
Mars Express (Jérémie Périn, 2023) pelikularen fotograma.

2024ko urtarrila eta martxoa bitartean, Donostia International Physics Center-ek, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaren zazpigarren edizioaz gozatzeko aukera izango dugu. Izen handiko zientzialariek aurkeztutako 10 pelikula proiektatuko dira hiri desberdinetan.

Zinema eta Zientzia programa osoa

Urtero bezala, ikastetxeentzako proiekzio bereziak antolatu ditugu egitarauaren baitan zientzialari gonbidatuarekin Donostia, Bilbao eta Vitoria-Gasteizen. 2023an arrakastaz kaleratutako Mars Express (Jérémie Périn, 2023) zientzia-fikziozko pelikula frantsesa izango dugu ikusgai, eta animaziozko film hau aurkezteko, adimen artifizialean ikertzen duten HiTZ Taldeko zientzialariak gonbidatu ditugu.

Mars Express (Jérémie Périn, 2023)

2200. urtean, negozio-gizon aberats batek hacker ospetsu bat aurkitzeko Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea kontratatzen ditu. Martera iristean, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat; honek unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzko sekretu bat du.

Hiriak, datak eta zientzialari gonbidatuak:

Hiru ekitaldi antolatu dira hiriburuetan, aurkezpenak adimen artifizialen adituak diren UPV/EHU irakasle eta HiTZ ikerketa taldeko kideek emango dituzte. 

  • Proiekzioa Donostian (Tabakalera) / Otsailaren 28a:
    • Rodrigo Agerri (Adimen Artifiziala, HiTZ Zentroa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea).  
    • Izaskun Etxeberria (Informatikaria, HiTZ Zentroa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Proiekzioa Bilbon (Bizkaia Aretoa, UPV/EHU) / Martxoaren 5a:
    • Inma Hernaez (Telekomunikazio ingeniaritza,  HiTZ Zentroa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea).
    • Jon Sanchez (Telekomunikazio ingeniaritza,  HiTZ Zentroa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Proiekzioa Gasteizen (Artium Museoan) / Martxoaren 22a:
    • Rodrigo Agerri (Adimen Artifiziala, HiTZ Zentroa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea).
    • Izaskun Etxeberria (Informatikaria, HiTZ Zentroa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea).

Hizkuntza:

Proiekzioa pelikularen jatorrizko hizkuntzan, frantsezez, egingo da euskarazko azpitituluekin. Ekitaldia ere, euskaraz izango da.

Egitaraua:

Aurreikusitako egitaraua ondorengoa da:

  • 9:30 Harrera eta filmaren proiekzioa
  • 11:15 HiTZ Zentroaren aurkezpena eta solasaldia
  • 12:00 Amaiera

Ikasleen maila:

  • 4. DBH - 2. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Izen-ematea:

Izen-emateak jasotako hurrenkeran arabera kudeatuko dira.

Zure ikasleekin parte hartu nahi baduzu, izena eman hurrengo formularioan:

IZEN-EMATE ORRIA

Harremanetarako:

Edozein zalantza edo informazio gehigarria nahi izanez gero, idatzi mezu elektroniko bat outreach@dipc.org helbidera.