Mairi Sakellariadou, European Physical Society-ko (EPS) lehendakaria
Mairi Sakellariadou, King’s College London unibertsitateko fisika teorikoko irakaslea, European Physical Society (EPS) erakundearen lehendakari izendatu zuten martxoaren 25etik 27ra Freie Universität Berlinen egindako EPS kontseiluaren foroan. Luc Bergé irakaslea ordezkatu du postuan. EPSko Fisika Grabitazionaleko Dibisioa zuzendu ondoren, Sakellariadou irakaslea EPSPko lehendakaritza hartu duen hirugarren emakumea da.
Sakellariadou irakaslearen ikerketak fisika teorikoaren hainbat alderdi hartzen ditu bere baitan, kosmologia, grabitate klasikoa eta kuantikoa, partikulen fisika, astrofisika eta geometria ez-konmutatiboa.
2018an urtean, Top@DIPC - Zientziarekin solasean! ekitaldian Mairi Sakellariadou gonbidatu gisa edukitzea ohorea izan zen DIPC zentroarentzat. Ikasleekin bat, ekitaldia Klaus Von Klitzing, materia kondentsatuaren fisikan aditua eta 1985 ko Fisika Nobel Saridunarekin, eta María Vallet-Regí, biomaterial adimendunetan aditua eta 2018ko Oinarrizko Zientziaren arloko Jaime I.a Erregea saridunarekin partekatu zuen. Pedro Miguel Etxenikek, DIPCko lehendakariak, moderatu zuen saioa. 2009az geroztik, DIPCk urtero antolatzen ditu Euskal Herriko DBH 4. maila eta Batxilergoko ikasle eta lehen mailako zientzialarien arteko topaketak, gazteen artean zientziarekiko jakin-mina pizteko eta bokazio zientifikoak bultzatzeko helburuarekin.
DIPCk Mairi Sakellariadou zoriondu eta lehendakaritza bikaina opa dio.