Pedro Miguel Etxenike “Hitz Sariak-Premios Palabra” aintzatespenen lehen edizioko sarituen artean

2024 Urr 3

Aintzatespen hauek Noticias Taldeak, Iberdrolaren lankidetzarekin, Euskadin hitzaren eta konpromisoaren balioak indartzeko asmoarekin sortu ditu

Pedro Miguel Etxenike “Hitz Sariak-Premios Palabra” aintzatespenen lehen edizioko sarituen artean
Pedro Miguel Etxenikek, DIPCko lehendakariak, Konfiantza “Hitz Saria – Premio Palabra” aintzatespena jaso du.

Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak “Hitz Sariak – Premios Palabra” aintzatespenen lehen edizioko sei sarietako bat jaso zuen. Saria hauek konpromisoa, konfiantza, ekintzailetza, unibertsaltasuna, sustraiak eta esfortzua bezalako balioak erakusten dituzten euskal pertsona, proiektu edo erakundeak aitortzeko sortu ditu Noticias Taldeak Iberdrolaren lankidetzarekin.

Euskal fisikariak “Konfiantza” saria jaso zuen Bilboko Guggenheim Museoan egin zen ekitaldian.

Saria jaso ostean, Etxenikek ikertzaile eta irakasle komunitatearengan duen konfiantza adierazi zuen, “euren bidea aukera dezaten, askatasunez eta huts egiteko beldurrik gabe”, eta eskerrak eman zizkien euskal erakundeei, ezagutzaren eta pentsamendu kritikoaren aurrerapenaren alde etengabe egiteagatik.

Era berean, euskararen garrantzia nabarmendu zuen, “gure herriaren historia baita, eta bere etorkizuna izan behar du”. Gaineratu zuenez, “euskara babesteko legeak ezinbestekoak badira ere, ez dira nahikoak, euskal hiztuna izatearen eta Euskal Herrikoa izatearen harrotasuna bizirik mantentzea beharrezkoa da”.

Kategoria ezberdinetako saridunak honako hauek dira:

Ekintzailetza “Hitz Saria-Premio Palabra”
Hasier Larrea, Ori empresaren sortzaile eta zuzendaria, Bostoneko MIT-ean hasitako ibilbide harrigarriagatik eta bere espiritu ekintzaileagatik, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko espazioen diseinuan egindako berrikuntzengatik jasoa.

Unibertsaltasuna “Hitz Saria-Premio Palabra”
Inma Shara, orkestra zuzendaria, orkestra onenekin eta munduko eszenatoki onenetan egindako ibilbide profesionalagatik jasoa.

Konfiantza “Hitz Saria-Premio Palabra”
Pedro Miguel Etxenike, materiaren egoera solidoaren fisikan espezializatutako zientzialaria, nazioarteko erakunde garrantzitsuenek aitortutako ikerkuntzan egindako lan sutsuagatik eta zientziaren dibulgazioan egindako lan garrantzitsuagatik jasoa.

Esfortzua “Hitz Saria-Premio Palabra”
Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia, duela 32 urte Guggenheim Bilbao Museo berria arte piktorikoaren nazioarteko ikurren artean kokatzeko egin zuen ahalegin handiagatik jasoa.

Sustraiak “Hitz Saria-Premio Palabra”
Bittor Arginzoniz, Etxebarri Erretegiko sukaldaria, jaiotzen ikusi zuen leku beretik, Atxondotik, sukaldaritza zintzo eta gardenarekin euskal gastronomiaren sustraiekiko eta bertako produktuekiko erakutsitatako fideltasunagatik jasoa.

Konpromisoa “Hitz Saria-Premio Palabra”
José Ángel Iribar, proiektu eta komunitate batekiko, Athletic Clubarekiko hain zuzen, erakutsitako leialtasunagatik futbolaren munduan erreferentea, futbolari gisa eta ibilbide profesionalaz harago erakutsitako konpromisoagatik jasoa.