Topa zientziaren alde Pint of Sciencen hamargarren urteurrenean
Pint fo Science-k hamargarren urteurrena ospatzeko Gipuzkoan maitzaren 19, 20 eta 21ean ia 50 ekitaldi zientifiko antolatu dira hainbat berrikuntzekin.

DIPCren parte-hartzea tabernetan gure agendan
- Zientzia tabernetara eramaten duen jaialdi ospetsuak hamargarren edizioa ospatuko du aurten maiatzaren 19an, 20an eta 21ean.Donostiako 5 izango dira zientzialarien hitaldiak eskainiko dituzten tabernak. Egitaraua Lasarte (maiatzaren 19a), Errenteria (maiatzaren 20a) eta Irunera (maiatzaren 21a) ere zabalduko gara.
- Nobedade gisa, Pint of Science-ek euskaraz eta gaztelaniaz emandako hitzaldiez gain, zeinu hizkuntzara bikoiztutako saioak eskainiko ditu, zientziara gizartearen sarbidea bermatuz.
- Adimen artifiziala, erradiazio kosmikoa, minbizia eta medikuntza pertsonalizatua edo eta garunaren funtzionamendua izango dute hizpide gaian adituek.
- Kontsultatu egitaraua
75 tokitan 1.000 ekitaldi baino gehiago antolatuta, jaialdiak tabernak zientziaz beteko ditu herrialde osoan maiatzaren 19an, 20an eta 21ean. 20-30 minutuko iraupena duten dibulgazio-hitzaldien, bakarrizketen edo esperimentuen bidez, ezagutza-arlo guztietako ikertzaileek eta zientzialariek beren lana partekatuko dute ohikoa ez den giroan.
Donostian, Pint of Science Donostiako 5 tabernatan ospatuko da: Bidassoa Taproom, MalaGissona, Duit, Antonieta eta Albokan, baina gainera, 19an Buenetxean (Lasarte), 20an Kantina Lekuonan (Errenteria) eta 21ean Altzolan (Irun). Guztira 49 hitzaldi zientifiko eskainiko dira, adimen artifizialetik iraunkortasuneraino, medikuntza eta ikaskuntza barne. Herrialdeko hitzaldi gehien eskaintzen dituen tokia da. Parte-hartzaileen artean daude Iliana Quiñones (neurobiologoa, BCBL eta Biogipuzkoa), Eneko Aguirre (Hitz hizkuntza teknologiako zentroko zuzendaria) eta Iñaki Ordoñez (astrofisikoa, Aranzadi eta Iruñeko planetarioaren zuzendaria).
DIPCk hainbat edizio daramatza Pint of Science babesten babesle gisa, baita gure hiriko tabernetan hitzaldiak ematen dituzten ikertzaileen parte-hartzearekin ere: aurten Esteban Zingales, Manuel Sanchez del Castillo, Francesc Ballester, Helena Almazán, Gabriel Molina Terriza, Laura Navarro Cozcolluela, Alfredo Manuel Rotundo eta Marta Costa Verdugo. DIPCren agendan informazio guztia.
Pint of Science hamar urtez
Bederatzi ediziotan, 1.800 ekitaldi antolatu ditu Espainian, 750 tabernatan, eta 4.300 ikertzailek eta 110.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartu dute parte. Hamargarren edizioa izango da handiena, antolatutako ekitaldi kopuruari eta inplikatutako herriei dagokienez.
Pint of Science 2013an jaio zen Erresuma Batuan, Michael Mostkin eta Praveen Paul ikertzaileek. Hasieran laborategietan ospatu zuten, baina gero tabernetara eramatea erabaki zuten, jende gehiagorengana iristeko. Gaur egun, mundu osoan ospatzen da, 27 herrialdetan. Paziente horiengan izandako oihartzun handia ikusi ondoren, zera pentsatu zuten “jendea laborategietara joaten bada… zergatik ez eraman zientzia jendea dagoen lekura, tabernetara?”.
Gutxik imajina zezaketen, urte gutxi batzuk geroago, beraien ideiak munduari buelta emango ziola, 2025ean bost kontinenteetan aldi berean, 27 herrialde parte-hartzailerekin, ospatzera arte. Zientzialari australiarrak izango dira tabernetako pertsiana igotzen lehenengoak eta ezagutzaren eta dibulgazioaren alde topa egiten. Handik, eta gainerako herrialde anfitrioiekin, mundu osoko zientzia eta tabernen maratoia hasiko da hiru egunez.
Pint of Science Espainiako irabazi-asmorik gabeko elkartea da ekimen hau gure herrialdean sustatzen duena. 600 boluntario baino gehiagoren laguntzarekin egiten da posible, eta Donostian 13 boluntario ditu.
Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, tabernetan zientziaren alde topa egingo da!
Pint of Science 2025 ekitaldi doakoa da parte-hartzaile guztientzat, eta ezin izango litzateke posible izango babesleen laguntzarik gabe: Biogipuzkoa, CFM, CIC biomaGUNE, DIPC, Fomento San Sebastián, CIC nanoGUNE, Polymat, 3DforScience, Labbox, Technoform, CESIF, VHIO, Miltenyi, Plan Complementario, JJNN, Vadillo Asesores eta beste erakunde asko.