Wolfgang Ketterlerekin solasaldia "Spin physics in ultracold atoms"
Irailaren 8an Wolfgang Ketterlek (MIT Fisika Saila, 2001eko Fisika Nobel Saria) DIPCren solasaldi programan parte hartu zuen, eta atomo superhotzetako spinen fisikaren gaia landu zuen. Zientzialariaren taldea izan zen lehena Bose-Einsteinen kondentsatua sortzen eta materia mota berri horren propietateak aztertzen. Lan horregatik, Wolfgang Ketterleri Nobel saria eman zioten Carl Wieman eta Eric Cornellekin batera. Zientzialaria erreferente bat da tenperatura baxuko fisikaren alorrean, eta haren bisitak interes handia piztu zuen DIPC eta bere inguruko komunitate zientifikoan.
DIPCko "Joseba Olarra" hitzaldi-aretoan egindako solasaldi arrakastatsua DIPC Colloquia ekimenaren barruan kokatzen da. Hilero, natur zientziei buruzko solasaldiak antolatzen dira aparteko ikerlariekin.