Zientzia Astea, azaroaren 9tik 11ra Tabakaleran
DIPC, CIC nanoGUNE, Materialen Fisikako Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU) eta POLYMAT zentroek, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatutako Zientzia Astean parte hartuko dute 2023ko azaroaren 9tik 11ra Tabakaleran.
Lau zentroetako profesionalek "Materialen munduan barrena" izeneko txokoan hartuko dute parte. Publiko orokorrarentzako ordutegia honako izango da:
- Osteguna, azaroak 9: 17:00-18:30
- Ostirala, azaroak 10: 17:00-19:30
- Larunbata, azaroak 11: 10:00-14:30 & 16:00-19:00
Gainera, "Zientzia Club" deritzon publiko guztiari zuzendutako bakarrizketa zientifikoen ikuskizunean ere izango dugu parte-hartzea. Bertan Idoia Mujika (CFM CSIC-UPV/EHU) eta Jon Mattin Matxain (UPV/EHU, DIPCra atxikia) arituko dira, "Mikrouhinekin dantzan" (gazteleraz) eta "180 mililitro ur, asko ala gutxi da?" (euskaraz) ikuskizunak aurkezten hurrenez hurren beste dibulgatzaile batzuekin batera. Hau ostirelean, azaroak 10ean, izango da 19:30-21:00.
"Eskalatu zure mundua",4-8urte bitarteko umeei zuzendutako tailer familiarra da. Larunbatean, azaroaren 11ean, 10:00tan izango da, eukaraz eta gazteleraz.
Donostiako programa tailer, ibilbide didaktiko eta bestelako erakusketekin osatzen da (jarduera batzuetan aldez aurretik izena eman behar da).
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Donostiako Zientzia Astea webgunea.