Zientzia Jot Down-en hamaikagarren edizio arrakastatsua bukatu da aditu-talde bikainarekin

2024 Mai 10

Zientzia Jot Down-en hamaikagarren edizio arrakastatsua bukatu da aditu-talde bikainarekin
Jot Down Zientzia 2024ko parte-hartzaileak

Zientzia Jot Down-en hamaikagarren edizio arrakastatsua bukatu da aditu-talde bikainarekin

Jot Down aldizkari ezagunak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak Kutxa Fundazioaren laguntza bereziarekin antolatutako Zientzia Jot Down ekitaldiaren hamaikagarren edizioak amaiera arrakastatsua izan zuen adituen parte-hartzearekin.

Aurtengo ekitaldiaren ardatz nagusia hominidoak izan ziren; hain zuzen, gaurko gizakiak (Homo sapiens) eta haien arbaso zuzenak —bai eta desagertutako beste ahaide hurbil batzuk ere— barne hartzen dituen primate familia.

Estatuko hainbat ikertzaile espezialistek eta dibulgatzailek parte hartu zuten hitzaldietan, besteak beste, Emiliano Bruner (CENIEH, CIEN), Amaia Arranz (UPV/EHU, Ikerbasque), Sergio García Dils (International Cave Exploration Team CAVEX), Juan Manuel García Ruiz (DIPC, Ikerbasque, CSIC), María Martinón-Torres (CENIEH) eta Conchi Lillo (Universidad de Salamanca Instituto de Neurociencias de Castilla y León, INCYL). Aditu hauek bere ezagutza partekatu zuten burmuinaren bilakaerari eta hominidoen ikusmentari buruz, nekazaritzak ekarri zuen paradigma aldaketari buruz, kristalekiko lilurari buruz; eta gure historia zeharkatzen duten zaintzaren eta indarkeriaren arteko tentsio sozialei buruz.

Ostiralean, halaber, arteari eta zientziari buruzko mahai-ingurua eta Jot Down Zientzia 2024 lehiaketaren sari-ematea ospatu ziren. Mahai-inguruaren parte-hartzaileak, Mauricio Antón (paleoilustratzailea), Marina Otero (Columbia University GSAPP) eta Clara Montero (Tabakalera), izan ziren. Angel L. Fernandezek (Jot Down), moderatzaile lanak egin zituen.

Bestalde, larunbat goizean haurrentzako antolatutako tailer berezian, lehoien, gorilen eta beste animalia batzuen benetako hezurdurak hominidoen hezurduren erreplikekin alderatzen ikasi zuten haurrek, Aranzadi Zientzia Elkarteko espezialistekin laguntzarekin.

Larunbatean, jardunaldiari amaiera eman genion hominidoen gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen duten bi liburuen aurkezpenarekin. Juan Ignacio Pérez Iglesiasek (UPV/EHU, DIPC) "Primates al este del Edén", bere azken liburuari buruz hitz egin zuen, María Martinón-Torres antropologoarekin batera. Juan José Gómez Cadenasek (DIPC, Ikerbasque) bere azken liburua, "Nación Neandertal”, aurkeztu zuen Ángel L. Fernández, Jot Down aldizkariko zuzendariarekin izandako elkarrizketan.

Larunbateko saioa ikusi nahi dutenek, gure YouTubeko kanalaren dute ikusgai bideoa:

jotdown_play.png