Albert Einstein

Testuak: Antonio Moreno González doktorea
ae.png

ALBERT EINSTEIN ANNUS MIRABILIS 2005

Fisikaren Nazioarteko Urtean, Donostia International Physics Center (DIPC) fundazioak bat egin du Albert Einsteinen Annus Mirabilis -en mendeurrenaren ospakizunekin. Zientzia unibertsalarentzako miresgarria den urtearen mendeurrena da aurten: 1905. Bernako patenteen funtzionario ezezagun batek bost lan argitaratu zituen urte horretan, eta lan horiek fisikaren, zientziaren eta gizateriaren ibilbidea aldatu zuten. Jakintzaren eragile gisa eta garapen teknologikoaren eta sozioekonomikoaren katalizatzaile gisa zientziak duen garrantzia azpimarratzen du Einsteinen Annus Mirabilis -en ospakizunak.

Horrez gain, Einsteinen irudia aparteko eredua da belaunaldi berrientzat. Bere sormenak eta intuizioak unibertsoa beste era batera ulertzeko ametsean gidatu zuten. Einsteinen irudia mitotik harantzago ezagutaraztea da orri biografiko honen helburua, sormenaren eta asmamenaren erreferentzia gisa erabiltzeko asmoarekin. Orri hau zuzenean kontsultatzeaz gain, PDF formatuan deskarga daitezke Antonio Moreno doktoreak idatzitako testu osoak.