Neutrinoen abentura kosmiko eta polarra

Ekitaldi bereziak

Parte-hartzailea
Carlos Pobes Aranda
Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutua (INMA)
Noiz
2024/10/15
18:30
Lekua
Tabakalera, Kutxa Kultur Kluba
Antolatzaileak
CFM
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Neutrinoen abentura kosmiko eta polarra
Carlos Pobes Aranda, CSICeko zientzialari titularra INMAn (Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutua) eta dibulgatzaile zientifikoa.

Carlos Pobes Aranda partikulen astrofisikari ezagunak eta Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutuko (INMA) dibulgatzaileak hitzaldia emango du Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU) antolatutako "Qué sabemos de..." hitzaldi-zikloaren edizio berri bati hasiera emateko. Bere hitzaldiaren bigarren zatian. Leire Larizgoitia partikulen fisikan aditua den DIPCko ikerlariarekin solastatuko da Pobes.

Bidaiatzea, esploratzea, arakatzea, gizadiari berezkoak zaizkio, baina gure mugak zabaltzeko modu asko daude. Bere hitzaldian, Pobesek zientzia eta abentura uztartuz bidaiatzea proposatzen du. Gure Unibertsoa osatzen duten piezak, bereziki neutrinoak, ulertzen saiatzeko bidaia intelektuala; neutrino horietako batean igota egindako bidaia kosmikoa, haien jatorria eta ezkutatzen dituzten misterioak argitzen saiatzeko; eta Amundsen eta Scotten urratsei jarraituz, partikula iheskor horiek harrapatzen diren planetako lekurik ezkutuenera egindako abentura-bidaia.

Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU), Euskal Herriko Unibertsitataren (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) zentro mistoak “Qué sabemos de…” hitzaldi-zikloa aurkezten dute Kutxa Fundazioarekin lankidetzan. Lau hitzordu izango dira urrian, azaroan eta abenduan Tabakalerako Kutxakultur Klubean eta CFMn bertan. Hitzaldiekin batera, parekoen arteko elkarrizketa egingo da hitzaldi bakoitzaren amaieran, eta, horri esker, hizlariek egiten duten zientzia ez ezik, atzean dagoen pertsona ere ezagutu ahal izango dugu.

Kontsultatu programa osoa.

Hizlariari buruz

Pobes y Larizgoitia.png

Carlos Pobes CSICeko zientzialari titularra INMAn (Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutua) eta zientzia-dibulgatzailea da. Astropartikula-fisikaria, Zaragozako Unibertsitatean doktore, Canfranc-eko Lurpeko Laborategian materia iluna zuzenean detektatzeari buruzko tesi batekin. Aragoiko TV En Ruta con la Ciencia saioko aurkezle eta aholkulari zientifikoa izan zen, 2015 eta 2021 artean eman zuten eta hainbat lehiaketatan saritu zuten. 2024an estreinatutako “Cazando lo invisible” dokumentalaren gidoigilea ere bada, eta Kosmosaren alde ilunenetik bidaia paregabea proposatzen digu. 2011n nazioartean IceCube esperimentua zaintzeko aukeratua izan zen, munduko neutrinoen teleskopio handiena, Hego Poloan. Esperientzia hori www.eldiamaslargodemivida.com blogean kontatu zuen. Gaur egun, material supereroaleetan oinarritutako erradiazio-sentsoreak garatzen ditu, astrofisikan, materialen zientzian edo teknologia kuantikoetan aplikazioak dituztenak. Eta dibulgazio-jarduerak eta mendietan korrika egiteko zaletasuna uztartzen jarraitzen du.

Leire Larizgoitia Donostia International Physics Center-en (DIPC) doktoregai ikerlaria da. Bere ikerketa neutrinoen fisika esperimentalean oinarritzen da, zehazki detektagailuen garapenean. Horretarako, neutrinoen hainbat esperimentutan parte hartzen du, hala nola NuESS European Spallation Source-n (Lund, Suedia) eta NEXT Canfranc-eko Lurpeko Laborategian (LSC). Fisikako karreran (UPV/EHU) Queen ‘s-eko (Kanada) unibertsitatean egonaldi bat egin zuen eta, ondoren, masterra lortu zuen Valentziako Unibertsitatean. CERNen eta DIPCn praktikak egiteko aukera izan zuen. 2022an Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka lortu zuen bere tesia DIPCn garatzeko, eta 2023an Fulbright beka jaso zuen Chicagoko Unibertsitatean egonaldi bat egiteko eta neutroi-kamera bat asmoz.