Jean-Pierre Sauvage, Mairi Sakellariadou eta Pilar Hernández zientzialariekin ikasten

Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean! 2024

Noiz
2024/11/28
Lekua
Eureka! Zientzia Museoa (Donostia)
Antolatzaileak
DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Jean-Pierre Sauvage, Mairi Sakellariadou eta Pilar Hernández zientzialariekin ikasten
Topaketa Passion for Knowledge 2019

Nazioarteko lehen mailako zientzialarien, Nobel saridunak tarteko, eta Euskal Herriko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen arteko topaketa jendetsuaren datorren edizioa azaroaren 28an ospatuko da Donostian, Eureka! Zientzia Museoan.

Aurtengo edizioan zientzilari gonbidatuak Jean-Pierre Sauvage (Université de Strasbourg), Mairi Sakellariadou (King´s College London) eta Pilar Hérnandez (Universitat de València/IFIC/CERN) , Pedro Miguel Etxenikek gidatuko duen topaketan parte hartuko dute.

Programa

9:00-9:30  Ikasle eta irakasleei harrera.

9:30-11:30 Topaketa ikasleekin.

  • 9:30-10:00 Ongi etorri instituzionala eta zientzialari gonbidatuen aurkezpena.
  • 10:00-11:30 Galdera tartea eta galdera onenaren sari banaketa Telefonikaren eskutik.

11:30-12:30 Familia argazkia eta hamaiketakoa: Zientzialari gonbidatuak eta parte-hartzaile guztiak museoaren kanpoan bilduko dira argazkia ateratzeko.

12:30 Amaiera

Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Topaketa grabatu egingo da eta DIPCren YouTube kanalean egongo da ikusgai.

Ikastetxeei zuzendutako jarduera. Izena emateko epea itxita.

Informazio gehiago hemen