Bigarren Hezkuntzako ikasleekin zientzia partekatuz
Eskolen bisitak
- Noiz
-
2025/04/11
09:30 - Lekua
- CFM (CSIC-UPV/EHU)- DIPC
- Gehitu egutegira
- iCal
Ikastetxeei zuzendutako bisitak antolatzen dituzte urtero DIPCk eta Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC - UPV/EHU). Ekimen honen bidez, ibilbide zientifikoa aukera profesional gisa zeinen erakargarria den erakutsi nahi dugu, baita zeinen lan zientifiko bikaina egiten ari diren ere gure inguruan hainbat arlotan, hala nola materialen zientzian, nanozientzian eta superkonputazioan. Gure zentroak diziplinartekoak dira, eta fisikan, kimikan, informatikan eta ingeniaritzan espezializatutako profesionalak integratzen dituzte. Profesional horiek aktiboki hartzen dute parte gure instalazio eta laborategietako bisitan.
Aurrez aurreko bisitaren programa
- 9:30-9:45 Aurkezpena: ikerketa zentroen zeregina, nanozientziaren hastapenak eta karrera zientifikoen deskribapena.
- 9:45-10:45 Ikerlariek laborategietako lanaren nondik norakoak azalduko dituzte, tresna eta makinen erabilpena erakutsiz eta beren lanaren helburuak azalduz. Zazpi gune hauetatik hiru bisitatuko dira:
- Super konputazio zentroa.
- Nanofisika eta nanozientzia laborategia.
- Polimeroen kimika laborategia.
- Nanofotonika kuantikoko laborategia.
- Nanomaterial eta espektroskopia laborategia.
- Izpi kuantiko eta material jasangarrien laborategia.
- Nanoespectroskopia laborategia.
- 10:45-11:15 Hamaiketakoa eta mahai ingurua DIPC edo CFMko kafetegian ikerlariekin.
Oharra: Aurrez izena emandako jarduera.