DIPC eta CFM ikerketa zentroak ezaguntzeko bisita birtuala Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan

Eskolen bisitak

Noiz
2025/02/14
09:45
Lekua
ON-LINE
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
DIPC eta CFM ikerketa zentroak ezaguntzeko bisita birtuala Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan

Ikastetxeei zuzendutako bisitak antolatzen dituzte urtero DIPCk eta Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC - UPV/EHU). Urtero, EMAKUMEAK ZIENTZIAN ekimenarekin bat eginik, bisita birtual berezia antolatzen dugu gure ingurune zientifikoan lan egiten duten emakume zientzialarien lana ezagutarazteko, eta belaunaldi berriei erreferente berriak eskaintzeko. Helburua, otsailaren 11an ospatzen den Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko egunarekin bat egitea da. 

Ekimen honen bidez, ibilbide zientifikoa aukera profesional gisa zeinen erakargarria den erakutsi nahi dugu, baita zeinen lan zientifiko bikaina egiten ari diren emakume zientzialariak gure inguruko hainbat arlotan, hala nola, materialen zientzian, nanozientzian eta superkonputazioan. Gure zentroak diziplinartekoak dira, eta fisikan, kimikan, informatikan eta ingeniaritzan espezializatutako profesionalak integratzen dituzte. Alor horietako emakume profesionalek aktiboki hartzen dute parte gure instalazio eta laborategietako bisitan.

Bisita birtualaren programa

  • 9:45 Konexioa eta soinu-proba parte hartzen duten eskolekin.
  • 10:00 – 10:15 Bi zentroetako ikerketa-esparruen aurkezpena, nanozientziarako sarrera eta karrera zientifikoaren deskribapena.
  • 10:15- 11:00 Bost gune hauetatik hiru bisitatuko dira birtualki:
    • Super Konputazio zentroa (DIPC).
    • Nanofisika eta Nanozientzia laborategia (CFM).
    • Polimeroen Kimika laborategia (CFM).
    • Nanofotonika Kuantikoko laborategia (CFM).
    • NEXT experimentua Canfranc-eko Lurrazpiko Laborategian (LSC-DIPC, Huesca)
  • 11:00-11:30 Mahai-ingurua ikertzaileekin.

Oharra: Aurrez izena emandako jarduera.