Superkonputazio Zentroaren bisita Deustuko Ingeniaritza eskolako ikasleekin
Eskolen bisitak
- Parte-hartzailea
-
Txomin Romero
DIPC - Noiz
-
2026/12/09
10:00 - Lekua
- DIPC
- Gehitu egutegira
-
iCal
DIPCren Superkonputazio Zentroa erreferentziazko azpiegitura zientifikoa da Euskal Herrian. Superkonputazio Zentroak azken belaunaldiko ekipamenduak ditu, eta gaur egun 700 bat erabiltzaileri zerbitzu jarraitua ematen die. Bi azpiegitura handi ditu: Hyperion eta Atlas superordenagailuak, DIPCren instalazioetan kokatuak.
Tresna zientifiko boteretsu hauek ikertzaileen beharretara egokitzen da. Ikergai diren abangoardiako gai zientifikoen artean aurkitzen dira material aurreratuak, astronomia eta kosmologia, burmuinaren funtzionamendua, aldaketa klimatikoa, konputazio kuantikoa edo eta oinarrizko partikulen fisika.
Bisita berezi honetan, Deustuko Ingeniaritza Fakultateko informatika graduko ikasleek Superkonputazio Zentroa eta bertan lan egiten duten profesionalen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Egitaraua:
- 10:00 Aurkezpena DIPCko Entzungelan Txomin Romero, Superkonputazio Zentroko zuzendariaren eskuti
- 10:45 Atlas eta Hyperion superordenagailuen bisita gidatua bertako langileen laguntzarekin
Bisitak gehienez 1h30min-eko iraupena izango du.