Eskola bisita birtuala CFM (CSIC-UPV/EHU) eta DIPC ikerketa zentroetara 2023/12/15

Eskolen bisitak

Noiz
2023/12/15
09:45
Lekua
ON-LINE
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Eskola bisita birtuala CFM (CSIC-UPV/EHU) eta DIPC ikerketa zentroetara 2023/12/15


Ikastetxeei zuzendutako bisitak antolatzen dituzte urtero DIPCk eta Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC - UPV/EHU). Ekimen honen bidez, ibilbide zientifikoa aukera profesional gisa zeinen erakargarria den erakutsi nahi dugu, baita zeinen lan zientifiko bikaina egiten ari diren ere gure inguruan hainbat arlotan, hala nola materialen zientzian, nanozientzian eta superkonputazioan. Gure zentroak diziplinartekoak dira, eta fisikan, kimikan, informatikan eta ingeniaritzan espezializatutako profesionalak integratzen dituzte. Profesional horiek aktiboki hartzen dute parte gure instalazio eta laborategietako bisitan.

Bisita birtualaren programa
9:45 Konexioa eta soinu-proba parte hartzen duten eskolekin.

10:00 – 10:15 Bi zentroetako ikerketa-esparruen aurkezpena, nanozientziarako sarrera eta karrera zientifikoaren deskribapena.

10:15- 11:00 Bost gune hauetatik hiru bisitatuko dira birtualki:

Super Konputazio zentroa (DIPC).
Nanofisika eta Nanozientzia laborategia (CFM).
Polimeroen Kimika laborategia (CFM).
Nanofotonika Kuantikoko laborategia (CFM).
NEXT experimentua Canfranc-eko Lurrazpiko Laborategian (LSC-DIPC, Huesca)
11:00-11:30 Mahai-ingurua ikertzaileekin.

Oharra: Aurrez izena emandako jarduera.