Pedro Miguel Etxenikek hasiera emango dio "50 Urte Kimika Zabaltzen" zikloari "Zientzia. Edertasuna. Etorkizuna" hitzaldiarekin
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Pedro Miguel Etxenike
UPV/EHU, DIPC - Noiz
-
2025/01/14
19:00 - Lekua
- Ernest Lluch K.E., Anoeta asealekua 13, Donostia
- Antolatzaileak
- Kimika Fakultatea UPV/EHU, Materialen Fisika Zentroa (MFZ CSIC-UPV/EHU), Donostia Kultura,
- Gehitu egutegira
-
iCal
![Pedro Miguel Etxenikek hasiera emango dio "50 Urte Kimika Zabaltzen" zikloari "Zientzia. Edertasuna. Etorkizuna" hitzaldiarekin Pedro Miguel Etxenikek hasiera emango dio "50 Urte Kimika Zabaltzen" zikloari "Zientzia. Edertasuna. Etorkizuna" hitzaldiarekin](https://dipc.ehu.eus/eu/zientzia-gizartea/lankidetzak/ciencia-belleza-futuro/@@images/e1af6ebd-93d3-49f3-a846-bf0f05ff918f.jpeg)
Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, Materialen Fisika Zentroak (MFZ CSIC-UPV/EHU), Donostia Kulturak eta Fakultateak “50 Urte Kimika Zabaltzen” hitzaldi zikloa antolatu dute elkarlanean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideak Fakultatean ikertzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hauek hilabetean behin izango dira eta Idoia Mujika MFZko komunikazio arduradunak aurkeztuko ditu.
Lehen hitzaldi honetan, Pedro Miguel Etxenikek edertasunari eta etorkizunari buruz hausnartuko du, Fakultatean femtosegundoaren kimikan egindako ekarpen garrantzitsu batzutan oinarrituta.
"Zientzia. Edertasuna. Etorkizuna” ("Ciencia. Belleza. Futuro") hitzaldia gazteleraz izango da.
Hizlariari buruz
Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritua eta DIPC eta CFM zentroetako lehendakaria da. Jakiundeko ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea da. Nabarmentzekoak ditu, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998) eta Fisikako Max Planck Saria (1998). Ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia nabarmentzeko.