#datuakXosasuna jardunaldia
Lankidetzak
- Noiz
-
2025/09/16
18:00 - Lekua
- Z aretoa, Tabakalera
- Gehitu egutegira
-
iCal

#datuakXosasuna jardunaldia Biogipuzkoa, DIPC, Donostiako Gizarte Kontseilua eta Tabakaleraren arteko lankidetzaren emaitza da. BioGipuzkoatik sortu eta Medialab Tabakaleraren lankidetzarekin garatu den ekimen hau Medialabeko Data Commons Lab taldeak abian jarritako lan ildoaren jarraipena da. Lan ildo hori erakundeen, profesionalen eta herritarren esparruetan parte hartzeari, gobernu irekiari eta datu irekiei buruzkoa da.
Jardunaldian, aukera zientifikoak eta berrikuntza aukerak, arrakasta kasuak eta osasun datuen bigarren mailako erabilerak planteatzen dituen erronka etikoak aztertuko dira. Helburua, herritarren, osasun profesionalen eta ikertzaileen arteko topagune bat sortzea da, galdera eta kezka sozialei erantzuteko, eta, aldi berean, osasun arloko ikerketa eta berrikuntza osasun arretaren etorkizuna eraldatzeko datuez nola elikatzen diren erakusteko.
Egitaraua:
Solasaldiak:
Jardunaldiaren aurkezpena.
"Osasun-datuen bigarren mailako erabilera: aukerak eta erronkak". Gorka Epelde
Begoña Peña (EHU)
"Herritarren datuen erabilera (eta zaintza)". Pablo Rey (Montera34, Basurama, Data Commons Lab)
Mahai-ingurua:
"Etika, pribatutasuna eta herritarren parte hartzea: osasunaren etorkizuna gure datuen bigarren mailako erabilerari esker.
Maite Martínez Zabaleta (Donostialdeko ESIko gerentea)
Iñigo Olaizola (Gizarte Segurantzako Sustapen zuzendaria)
Txomin Romero (DIPC)
Moderatzailea: Olatz Arrizabalaga Garde
Informazio gehiago: https://www.tabakalera.eus/eu/datuak-x-osasuna/