«El secreto de la naturaleza» dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenike fisikariarekin solasaldia Ondarroan
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Pedro Miguel Etxenike, Ana Urkiza, Iker Badiola
- Noiz
-
2025/05/26
18:30 - Lekua
- Kofradia Zaharra, Ondarroa (Bizkaia)
- Antolatzaileak
- Eusko Jaurlartiza, UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC, Eusko Ikaskuntza, Ondarru bixi bixi, Zientziaren Giltzak Elkartea
- Gehitu egutegira
-
iCal

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako dokumentalak katedradunaren bizitza, lana eta zientziaren inguruko hausnarketak biltzen ditu. Maiatzaren 26an izango da emanaldia Ondarroako Kofradia Zaharrean; Iker Badiola Etxaburuk, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak aurkeztuko du dokumentala, eta, ondoren, Pedro Miguel Etxenikek solasaldia egingo du Ana Urkiza Ibaibarriaga Eusko Ikaskuntzako zuzendariarekin.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako «El secreto de la naturaleza» (Naturaren sekretua) dokumentala Zientziaren Giltzak Elkartearekin batera antolatutako ekimenean ikusi ahal izango da, elkartearen 10. urteurrenaren ospakizunen barnean. Ikus-entzunezko lan horrek Pedro Miguel Etxenike Landiribar Euskal Herriko Uni- bertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen eta Jakiundeko (Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademia) ohorezko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera ematen du. Dokumentala zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia «etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da». Horrela, 55 minutuko iraupena duen lanean, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz. José Antonio Pérez Ledo dokumentalaren zuzendariaren ustetan, Etxenikeren komunikatzeko modua oso garrantzitsua da dokumentalean. «Lilura, harridura eta umorea ideiak transmititzeko tresna bikaina direla dakien zientzialariaren tonua da. Emozioak arrazoi gorenaren edukitzailerik onena direla dakienarena. Horregatik elkarrizketan Etxenikek hamarkadetan zehar landutako teoriak modu liluragarrian eta pasioz garatzen ditu», azpimarratzen du Pérez Ledok.
«El secreto de la naturaleza» dokumentalaren proiekzioa Ana Urkiza Ibaibarriaga Eusko Ikaskuntzaren presidenteak gidatuko duen solasaldirako abiapuntu izango da. Bertan, bertaratutakoek Etxenikerekin hitz egin ahal izango dute eta planteatutako hausnarketetan lagundu.
Sarrera librea, aforoa bete arte.