"El secreto de la Naturaleza" dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenikerekin solasaldia Durangon

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Pedro Miguel Etxenike, Jone Guenetxea
Noiz
2024/11/15
18:30
Lekua
San Agustin Kulturgunea (San Agustinalde kalea 12, Durango, Bizkaia)
Antolatzaileak
Durangoko Udala, Bizenta Mogel Biblioteka, UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC, Eusko Jaurlaritza
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"El secreto de la Naturaleza" dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenikerekin solasaldia Durangon

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako "El Secreto de la Naturaleza" dokumentala Bizenta Mogel Bibliotekarekin batera antolatutako "Zientziaren Ertzetik" hitzaldi zientifikoen zikloaren barnean ikusi ahal izango da.

Ikus-entzunezko lan honek Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren, DIPCko presidentearen eta Jakiundeko ohorezko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera eskaintzen du. Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.

Dokumentalaren proiekzioa Jone Guenetxea Anboto astekariko zuzendariak gidatutako solasaldirako abiapuntu izango da. Bertan, bertaratutakoek Etxenikerekin hitz egin ahal izango dute eta planteatutako hausnarketetan lagundu.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Hizlariari buruz

pme.jpeg

Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) materia kondentsatuaren fisikako Emeritu katedraduna da eta Donostia International Physics Center (DIPC) ) eta Materials Physics Center (MPC) zentroetako lehendakaria. Jakiunde, Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademiaren ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea.

Sari ugari jaso ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), Fisikako Max Planck Saria (1998), Blas Cabrera Ikerketa Sari Nazionala (2005) eta Donostiako (2000) eta Nafarroako Urrezko Domina (2016). Gainera, Doctor in Science da Cambridgeko Unibertsitatean (1998), eta Doctor Honoris Causa beste sei unibertsitatetan.

Bere ikerketalanaz gain (aldizkari espezializatuetan 400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioarteko biltzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta erakunde entzutetsuetan 200 hitzaldi gonbidatu baino gehiago), azken urteotan ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta nabarmendu du zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia