"El secreto de la Naturaleza" dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenikeri elkarrizketa Bergaran

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Pedro Miguel Etxenike (DIPC, EHU), Iker Badiola (EHU), Rosa Errazkin (Museo Laboratorium)
Noiz
2026/02/04
10:00
Lekua
Seminarixoa (San Martin Agirre Plaza, 4), Bergara
Antolatzaileak
Goienagusi Kultur Elkartea, Laboratorium Museoa, DIPC, EHUko Kultura Zientifokoko Katedra, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"El secreto de la Naturaleza" dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenikeri elkarrizketa Bergaran
"El secreto de la Naturaleza" (José A. Pérez Ledo, 2018)

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako "El secreto de la Naturaleza" ("Naturaren Sekretua") dokumentala ikusi ahal izango da Bergaran, otsailaren 4an.

Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren eta DIPCko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da. 55 minutuko iraupena duen dokumental honetan, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Rosa Errazkinekin, Laboratorium museoko zuzendaria.

Goienagusi Kultur Elkarteak, Laboratorium Museoak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC), eta EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak antolatu dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.

Jarduera aurrez aurre eta streaming bidez jarraitu ahalko da, Goienagusi Kultur Elkartearen kanalaren  bidez. 

Sarrera librea da lekuak bete arte, Goienagusiko bazkideek izango dute lehentasuna.

Hizlariari buruz

PME.jpeg

Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) materia kondentsatuaren fisikako Emeritu katedraduna da eta Donostia International Physics Center (DIPC) ) eta Materials Physics Center (MPC) zentroetako lehendakaria. Jakiunde, Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademiaren ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea.

Sari ugari jaso ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), Fisikako Max Planck Saria (1998), Blas Cabrera Ikerketa Sari Nazionala (2005) eta Donostiako (2000) eta Nafarroako Urrezko Domina (2016). Gainera, Doctor in Science da Cambridgeko Unibertsitatean (1998), eta Doctor Honoris Causa beste sei unibertsitatetan.

Bere ikerketalanaz gain (aldizkari espezializatuetan 400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioarteko biltzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta erakunde entzutetsuetan 200 hitzaldi gonbidatu baino gehiago), azken urteotan ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia nabarmentzeko.