"El secreto de la Natutaleza" dokumentalaren emanaldia eta elkarrizketa Pedro Miguel Etxenikerekin Iruñan

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Pedro Miguel Etxenike (DIPC, UPV/EHU), Icíar Astiasarán (UNAV)
Noiz
2025/04/03
19:30
Lekua
Nafarroako Filmotekaren proiekzio aretoa, (Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3), Iruña
Antolatzaileak
Nafarroako Filmoteka, NICDO, UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedra, DIPC, Nafarroako Gobernua
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"El secreto de la Natutaleza" dokumentalaren emanaldia eta elkarrizketa Pedro Miguel Etxenikerekin Iruñan
"El secreto de la Naturaleza" (José A. Pérez Ledo, 2018)

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako "El Secreto de la Naturaleza" dokumentala Iruñeko Nafarroako Filmotekaren aretoan proiektatuko da.

Ikus-entzunezko lan honek Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren, DIPCko presidentearen eta Jakiundeko ohorezko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera eskaintzen du. Dokumentalak Etxenikeren zientziaren inguruko hausnarketak biltzen ditu.

Dokumentalaren proiekzioa Icíar Astiasarán Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologiako katedraduna eta Jakiundeko kideak gidatutako elkarrizketaren abiapuntu izango da. Bertaratutakoek Etxenikerekin solasaldian aritzeko aukera izango dute.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Hizlariari buruz

management board-18.jpg

Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) materia kondentsatuaren fisikako Emeritu katedraduna da eta Donostia International Physics Center (DIPC) ) eta Materials Physics Center (MPC) zentroetako lehendakaria. Jakiunde, Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademiaren ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea.

Sari ugari jaso ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), Fisikako Max Planck Saria (1998), Blas Cabrera Ikerketa Sari Nazionala (2005) eta Donostiako (2000) eta Nafarroako Urrezko Domina (2016). Gainera, Doctor in Science da Cambridgeko Unibertsitatean (1998), eta Doctor Honoris Causa beste sei unibertsitatetan.

Bere ikerketalanaz gain (aldizkari espezializatuetan 400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioarteko biltzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta erakunde entzutetsuetan 200 hitzaldi gonbidatu baino gehiago), azken urteotan ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia nabarmentzeko.