Grabitatzen duten gorputzak: Nola integratu artea eta zientzia”
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
DIPC, Bigarren hezkuntzako ikasleak
- Noiz
- 2024/11/26
- Lekua
- Gipuzkoa
- Gehitu egutegira
- iCal
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako STEAM Euskadi estrategiaren helburua hezkuntzako etapa guztietan heziketa eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea da. STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak sustatzea du helburu, baita euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea ere eragile sozioekonomikoen partehartzearekin.
Ekimen honen baitan DIPC ikerketa zentroak “Grabitatzen duten gorputzak: Nola integratu artea eta zientzia” jarduera proposatzen du. Jarduera honetan, ikasleak zientziara eta teknologiara hurbiltzen dira, artea eta sormena txertatuz. DIPCko kosmologiako ikerketa-taldeak talde-dinamika sortzaile eta performatiboak garatzen ditu ikasgelan, grabitazio-eremuarekin lotutako kontzeptuak ulertzen eta esperimentatzen laguntzeko.
2024-2025 ikasturtean bi ikastetxetan burutuko da jarduera.
STEAM Sare jarduera katalogoan eskainitako aktibitatea da.+