Hizkuntza, garuna eta elebitasunaren arteko lotura

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Ihintza Malharin (BCBL)
Aitzol García-Etxarri (DIPC)
Noiz
2024/04/09
19:00
Lekua
San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Hizkuntza, garuna eta elebitasunaren arteko lotura

Hizkuntza prozesuari esker gure pentsamenduak partekatzen ditugu eta loturak sortzen ditugu. Munduko 7000 hizkuntzen artean ama-hizkuntza bat ikasten badugu ere, munduko populazioaren erdiak baino gehiagok bigarren hizkuntza bat ikasiko du bere bizian, eta kopuru hau urtero emendatzen da.

Hizkuntzak ikastea ez da gauza berria, ezta garuna ikertzea ere, baina ikerketa metodoak eta lortutako jakintzak anitz aldatu dira. Gaur egun, hizkuntzaren antolaketa garunean hobeki ulertzen dugu, elebitasunak antolaketa honetan eragin bat duela badakigu eta hizkuntza-nahasmenen tratatzeko aukerak baditugu.

BCBLko Ihintza Malharin ikerlariak honi eta beste hainbat gaiei buruz hitz egingo digu, DIPCko nanofotonika taldearen buru eta Basque Nanoneuro Network ekimenaren sortzailekidea den Aitzol García-Etxarri Ikerbasque ikerlariak egingo dion elkarrizketan.

Jarduera euskaraz izango da eta Cerebro(s) erakusketarekin lotuta dago.