Juan Manuel García Ruiz eta "El misterio de de los cristales gigantes" Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Astean

Lankidetzak

Noiz
2024/10/30
20:00
Lekua
Zelai Arizti Aretoa, Jai Alai 9, Zumarraga
Antolatzaileak
Urretxuko Udala, Urrelur, Butak21
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Juan Manuel García Ruiz eta "El misterio de de los cristales gigantes" Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Astean

Juan Manuel García Ruiz DIPCko irakasle ikertzaileak Urretxun urriaren 28tik azaroaren 3ra ospatuko den Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Astearen 36. edizioan parte hartuko du "El misterio de los cristales gigantes" dokumentalarekin.

Asteazkenean, urriaren 30ean, dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa egingo da, eta, ondoren, solasaldia izango da Javier Trueba (zuzendaria) eta Juan Manuel García Ruizekin (gidoilaria).

"Ikerketa zientifikoko abentura liluragarria da. Lurraren sakonean murgilduko gara, mundu mineraleko altxorrik ederrenen bila, hango misteriorik handienetako bat azaltzeko: igeltsuzko kristal erraldoien eraketa. Juan Manuel García Ruiz irakaslearen eskutik, kristalen mundu zoragarria, haien zientzia eta edertasuna ezagutuko ditugu, eta haien eraketaren misterioa azalduko dugu".

Ekiltaldi berean "Dinosauroen meategia" ere proiektatuko da. "Javier Truebak zuzendutako 15 minutuko film labur saritu honek Santa Maria (Ariño-Teruel) aire zabaleko lignito-meategian barneratzeko aukera ematen dio ikusleari. Bertan 7000 fosil baino gehiago aurkitu dituzte, horietako batzuk dinosauro espezie ezezagunenak".

+ INFO

Hizlariari buruz

Juan Manuel García-Ruiz Ikerbasque irakaslea da Donostia International Physics Center-en eta CSICeko ad honorem ikerketa-irakaslea. Hainbat arlotako kristalizazio-fenomenoak aztertzen ditu, hala nola: kristal erraldoien eratzea, bizitzaren jatorrian eragina duten egitura biologiko eta geologikoetako autoantolakuntza-fenomenoak, bizitza primitiboa atzematea eta material berriak fabrikatzea. Europako ERC-Synergy “Protos” proiektuaren zuzendaria da. Zientzian oinarritutako kultura herritarra sustatzeko kultura-asaldatzaile komprometitua eta zientziaren eta artearen arteko mugaren esploratzailea da