Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan (Spotify, Netflix)

Lankidetzak

Parte-hartzailea
Roberto Sanchis
Spotify
Noiz
2024/05/10
19:00
Lekua
Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua Tabakalera, Donostia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan (Spotify, Netflix)

Machine Learning-a adimen artifizialaren diziplina bat da, eta, algoritmoen bidez, ordenagailuek datu masiboetan ereduak identifikatu, eta aurreikuspenak egin ditzakete programatuak izan beharrik gabe.

Roberto Sanchisek Machine Learning-a Spotify eta Netflix bezalako streaming plataformetan nola erabiltzen den azalduko digu. Astrofisikan doktore da MITen, eta bere ibilbidearen berri emango digu, Machine Learning, Big Data eta sistemen ingeniari-erakunde bateko buru izatera iritsi arte. Bertan, Machine Learning-en ereduak eta zerbitzuak sortzen dituzte, haien eduki-gomendioek epe luzeko erabiltzaileen gogobetetasuna areagotu dezaten, eta, aldi berean, azpiordezkatuta edota estrategikoki garrantzitsuak diren edukientzat audientziak aurkitzen dituzte.

Gaurkotasun eta inpaktu handiko zientzia eta teknologiari buruz gehiago ikasteko aukera paregabea. Saioaren formatua dinamikoa izango da, hitzaldiaren ondoren Francesc Monrabal-ek, DIPCko Partikulen Fisikako Ikerbasque ikertzaileak, elkarrizketatuko baitu.

Zientzia publiko orokorrari eta ikasleei hurbiltzeko helburuarekin DIPCk eta Kutxa Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldia da.

Hizkuntza: Gaztelera.

Sarrera librea aforoa bete arte.

Hizlariari buruz

Roberto Sanchis Spotify empresako Machine Learning zuzendaria da. Astrofisikan doktorea da MITen, Exoplaneten arloko argitalpenekin. Guar egungo kargua izan aurretik, datu zientzialaria izan zen start-up batean (Stitchfix); baita ibilbide luzeagoko enpresatan ere (Spotify, Netflix).