Pint of Science 2024: "Partikulen fisikan mamuak detektatzen" hitzaldia Frances Monrabalen eskutik
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Francesc Monrabal
DIPC, Ikerbasque - Noiz
-
2024/05/13
19:00 - Lekua
- Errotatxo, Errotatxo Plaza 1, Donostia
- Antolatzaileak
- Pint of Science
- Gehitu egutegira
- iCal
Pint of Science jaialdia nazioarteko ekitaldia da, eta punta-puntako ikertzaileak biltzen ditu beren ezagutzak giro lasaian partekatzeko. Ekimenak DIPCren babesa dauka eta bertan parte hartzen du zientzia herritarrei hurbiltzeko.
Aurten, Francesc Monrabalek (DIPC, Ikerbasque) "Partikulen fisikan mamuak detektatzen" hitzaldia emango du. Neutrinoari buruz hitz egingo digu, ideia teoriko hutsa izatetik ia pentsaezinak diren detektagailuekin antzematea izatera nola pasatu zen azalduko digu, eta detektagailu horiek partikulen fisikarako, baita astronomiarako ere, zer eragin izan zuten azalduko digu. Partikula horrek partikulen fisikaren orainaldian eta etorkizunean duen garrantzia ere azalduko du.
Hizkuntza: Gaztelera.
Maiatzak 13ko Errotatxoko saioan ondorengo hitzaldiak ere izango dira:
- "CO2, de desecho a recurso" - Guillem Seychal (POLYMAT, UPV-EHU) eta Marco Caliari (POLYMAT, UPV-EHU)
- "Eta Balentziagak proteinentzat diseinatu izan balu?" - Aitor Ontoria Jimenez (POLYMAT)
+INFO Pint of Science Donostia / San Sebastián
Hizlariari buruz
Francesc Monrabal fisikan doktorea da Valentziako Unibertsitatean. Bertan eta University of Texas-en (Arlington) egin du ikerketa. Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Donostiako International Physics Center-en, partikulen fisika esperimentalaren ikerketa-lerroan hain zuzen.